High alaitasuna
Hasiera » Blogak » Mundua ez da beti jai…
Mar18 0

Mundua ez da beti jai…

Atalak: Blogak, Poemak

…inoiz tristea ere bai, baina badira mila motibo high alaitasuna zabaltzeko. Arrazoien artean aipa ditzaket udaberriarekin batera datorkidan baikortasuna, edo noizean behin alde Argitsuan bizitzeko parada, baina egia esan hedonismo hutsez egiten dut, komunitate honetan irakurtzen ditudan blogak gertuago edukiko ditudalako: Boligrafo gorria, Xehe, Etxepare rap, Komunzki eta ziberkontu orotan nire amapontekoa den Arantxa Zabalarena, besteak beste.

Bestalde, euskal poesiari dagozkion kontuetan aitapontekotzat dut Angel Erro, eta bere bedeinkapena eskaturik, feriako edo fortunako gurpilaren menpe uzten dut egitasmo honen mentura ona. Astean behin edo bitan (beno, aste honetan hori baino maizago, I’m afraid) zer edo zer jarriko dut lehia ez den leiho berri honetan. Amu moduan, hona nire poema-amuletoa, Erroren Eta Harkadian ni liburuko 50. epigrama bikaina, euskaldunberri batentzat poesiaren atsegina edo alaitasuna zertan datzan inork baino hobeto islatzen duelakoan:

 

Harkadiako ferian

Harkadiako ferian

Gurasoek ez dute eskura ni irakurtzea;
arreba —garaikumea— inoiz ez dago poesiak;
pisukideek ez dute idazten dudalako berri;
lagunek erdi irriz soilik naukate poetatzat,
eta nobela noizko galdegiten (eta sariaz ari).

Ez dute ulertzen —ez dira inoiz iritsiko—
zer atsegin ematen duen, ura oinarritzat
eta haizea idazlumatzat hartuta bada ere,
poemari azken lerroa, lerro hau, idazteak.

Angel Erro
Eta Harkadian ni (Elkar, 2002)

Argazkia eta poema gehiago: Zurgai

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA