High alaitasuna
Hasiera » Poesia eta medikuntza
Abe06 0

Ut pluvia poiesis (2 poema euritsu)

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Ut pictura poiesis, nola irudian hala poesian, esaera klasikoak dioenez. Bere liburu berrian Juan Kruz Igerabidek moldatuta, ut pluvia poiesis: nola eurian hala poesian. “Aireko arte garaikidea” da euria Juan Kruzen begietan, eta arte handiz euria eta zahartzaroa elkarrekin margotzen ditu orrialdeotan, urtaroz urtaro. Euria gai edo motibo nagusitzat harturik denboraren igaroa irudikatzen du, poemaz poema. Lainoa janez du izena liburuak. Japoniako lurrina dakarkigu hasieratik, zeren...

Read More
Aza01 0

Hilak

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Omiasaindu egunean ez naiz kanposantura joaten, baina santu guztien uda txiki honetan Jaizkibelera edo Onddira igoko nintzateke, edo Urbixara: hura, bai, zeruko bidea. Han, Oñatin, agian, Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearekin topo egingo genuen. Duela gutxi Sautrelan ikusi dugu, bere azken poema liburua aurkezten, guztiz gomendagarria dena; baita ere beste bat, ezezagunagoa: Vincent Andrés Estellés-en poema antologia bat, Gerardok ederki euskaratuta (Estellés euskaraz, Bostezo...

Read More
Eka20 0

Gorputzak hitz egiten duenean

Posted in Ondo bizi, Poesia eta medikuntza

1936an gauza anitz gertatu ziren munduan. Urte horretan zirujau frantziar batek, René Leriche, modu ezin poetikoagoan osasunaren definizio bat proposatu zuen: “osasuna da bizitza”, idatzi zuen, “organoak isilik daudenean”. Gaixotzen garenean, mina sentitzen dugunean, organoek garrasi egiten dutela esan liteke. Gure gorputzarekiko harremana aldatu egiten da. Berehalakoa zena ez da berehalakoa, pentsatu gabe egiten genuena ez da horren erraz egiten ahal, jabetzen gara gorputzaren...

Read More
Mai17 0

HIES

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen geundela, 20 urte bete ziren Jon Salaberri zendu zenetik. Nik ez nuen ezagutu, baina lagunek kontatu didate bera izan zela Euskal Herrian publikoki HIESdun bezala agertutako lehenetakoa, eta lan handia egin zuela gaixoen alde eta gaitzaren inguruko kontzientzia gizarteratzeko. Arrasatearra zen Jon Salaberri eta aste honetan Goiena telebistak eman du argitara erreportaje anitz interesgarria, familiaren eta lagunen testigantza jasoz. Jon Salaberriaz gain, Euskal...

Read More
Mai03 0

Zahartze aktiboaz

Posted in Ondo bizi, Poesia eta medikuntza

Zahartzea eta gaixotzea ez da gauza bera, jaiotzen garenetik hasten baikara zahartzen, eta hori prozesu jarrai eta geldiezina da. Baina azken hamarkadetan zahartzaroari buruzko interesa piztu da medikuntzan, gero eta luzeago izaten ari den zahartze prozesu hori osasuntsua izan dadin. Adituen arabera, aktibo mantentzea izan ohi da zahartze osasuntsuaren oinarrietako bat. Zahartze aktiboa jarrera kontua ere badenez, Oier Guillanen poema etorri zait gogora, 2013ko Elkartasun basatia bere liburuan...

Read More
Mar24 0

Udaberria ospitalean

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Garbiñe Ubedak Joan Mari Irigoienen azken poema liburuari buruz esan duen moduan, gaitz ankerrak bestearenak dira beti. Gaitza serio demonio datorrenean “zergatik niri?” galderatik “zergatik ez niri?” galderara pasarazten gaituena, gaixotasuna onartu eta harekin aurrera egiteko bide oinazetsuan makulu izan daitekeena, zer ote da? Bilatzen duen edo dugun serotonina-lore hori, zein udaberriak ekarriko du? Galdera horiek dira Irigoienen “bi urtetako kronika fakultatiboa”ren ardatza,...

Read More
Mar01 0

Shakespeare euskaraz bizi da (endekasilabo perfektuaren bila, 1)

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Sarrionandiak azken urteetako poemak noiz orraztuko zain (horretan dabilela esan baitzion Hasier Etxeberriari atzoko Sautrelan), 2014ko abenduan argitaratu zen ene aburuz azken urteetako euskal poesiarako ekarpenik iraunkorrenetako bat: Shakespeareren soneto guztiak, Juan Gartziak itzuliak. Bertsioak eta iruzkinak dituen liburuarekin batera, hainbat soneto musikatu ditu Joxan Goikoetxeak, Koldobika Jauregi arduratu da ilustrazioaz, eta lagun ugarik eman diete ahotsa 154 soneto zoragarri hauei....

Read More
Ots15 0

Medikuak

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Greziar mitologian, Apolo da medikuntzaren eta poesiaren jainkoa. Eta historian zehar, asko izan dira bi jarduera horiek uztartu dituzten idazleak. Besteak beste, François Rabelais, John Keats, William Carlos Williams edo Rafael Campo poetek medikuntza zuten ogibide. Poeta guztiak, ordea, ez dira medikuak. Poeta guztiak dira, edo izan dira, edo izango dira, pazienteak, gu denon moduan. Ez dago inoiz gaixotuko ez den gizakirik. “Poesia eta medikuntza” ataleko lehenengo saioan, pronostikoak...

Read More
Ots07 0

Eskailerak

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Blog honetan ez ditut nire poemak jarri behar, are gutxiago paperezko liburu bat kaleratu berria dudala. Baina arauari salbuespen bat egingo diot gaur, arrazoi hauengatik: (1) garaian-garaiko eta tokian-tokiko poema delako, (2) elurrak poetak txoratzen dituelako, (3-4) familiari goraintziak bidaltzeko eta lagunei esker ona adierazteko modua delako: @makilipurdik azken bolada honetan harriekin tematuta nagoela jakinarazi eta gero, @txikerretxeak Ereñoko gorria zer den irakatsi zidan; fosilen...

Read More
Urt26 0

Gaixokidetza (Jon Benitoren poema bat)

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Otsailaren 27an, Lizardiren baratza irratsaioan, “Poesia eta medikuntza” saio berriari hasiera emango diogu. Asmoa da hilabetean behin bi poema hautatzea: bata, euskaraz idatzia, bestea itzulitakoa, kasu honetan Simon Armitagerena. Ezagutzen eta ezagutzen ez dugun gaixotasunaz arituko gara, zer nolako sufrimendua eragiten duen. Denok dakigun bezalako baldintza da hori –denok izan gara edo izango gara gaixo–, baina zailagoa izaten da komunikatzen. Gure bi poemek lan horixe egiten...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA