High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Ut pluvia poiesis (2 poema euritsu)
Abe06 0

Ut pluvia poiesis (2 poema euritsu)

Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza

Ut pictura poiesis, nola irudian hala poesian, esaera klasikoak dioenez. Bere liburu berrian Juan Kruz Igerabidek moldatuta, ut pluvia poiesis: nola eurian hala poesian. “Aireko arte garaikidea” da euria Juan Kruzen begietan, eta arte handiz euria eta zahartzaroa elkarrekin margotzen ditu orrialdeotan, urtaroz urtaro. Euria gai edo motibo nagusitzat harturik denboraren igaroa irudikatzen du, poemaz poema.

Lainoa janez du izena liburuak. Japoniako lurrina dakarkigu hasieratik, zeren izenburuak keinu egiten baitio Busonen haiku bati:

Lainoa jan du
Yoshino Mendiak
ta gereziondoak bota.

Yoshino Mendia (吉野山, Yoshinoyama) da gereziondoak ikusteko Japoniako leku kuttunetakoa, eta gustuko du Juan Kruzek haiku klasiko hori, Issarenekin eta Bashorenekin batera (Buson, Issa eta Basho: haikuaren Hirutasun Santua).

Poesia atmosferikoa eta aforistikoa da Juan Kruzena, samurtasunez eta paradoxaz beterik: “Poetak enarak bezain libre dira, halabeharrezko behar gori baten kariaz.” Zaila da euriari buruzko poema horien artean bakarrik bat aukeratzea, denetan baitago zer edo zer aipagarri eta gozagarri; horregatik bi ekarriko ditut hona.

IMG_2420-Edit-Edit-EditUREZKO KATEDRALA

Zeruko pegarretik
arku eta zutabe dario
urezko katedral honetara,
non mirariz sendatzen baitira
munduan inori axola ez zaizkion
bihotz-minak,
kolore maiztuak,
adiskide higatuak,
urre-proportziorik gabeko gurasoak,
ihesbiderik gabeko lanbideak;
dena goxatzen dute
euriaren sabai gotikotik
datozen kantika horiek;
euriz blaitu eta hartan baitaratu
besterik ez da egin behar,
eta birao batzuk bota ahapeka.

Irudia: http://www.andybaird.com

Irudia: http://www.andybaird.com

ERREBOTEZ

Euriak zerua lurrera dakar
ezin konta ahala ur-hariri tiraka.
Udazkeneko euri-jasa bakoitzak
lurreragotu egiten du zerua,
baina egun urdinetan
hariak eten
eta zeruak errebotez jotzen du sabaia,
irribarre mugagabea hedatuz,
itxaropen grisa bertan gora deseginez,
egun lanbrotsuen zoria
estimatzen dugunon kaltetan.
Depresio endogenoaren sintomak
diagnostikatu dizkidate,
eta erantzun diet endogenoa baietz
baina presioa soilik.

Juan Kruz Igerabide

Lainoa janez (Erein, 2015)

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA