High alaitasuna
Hasiera » Kantuak » Oroimenaren botika
Abu27 2

Oroimenaren botika

Atalak: Kantuak, Ondo bizi

Morau, Hernaniko 1. emanaldian

Platonen Fedron, Sokratesek mito edo istorio txiki bat kontatzen du idazkeraren sorrerari buruz. “Oroimenaren eta jakintzaren botika” (phármakon, botika eta pozoia aldi berean antzinako grezieraz) izango delakoan asmatu zutela dio solasaldiak, baina ez da horrela Sokratesen aburuz: ostera, idazkerak sortzen duen konfiantzak ahanztura eragingo du, jendeak “zeinu arrotzen bidez gogoratuko baitira, ez beraiek barnetik, beren buruen bidez”.

Derrida edota Stiegler filosofoak ez daude Platonekin ados, jakina, eta nik ere ez dut sinisten zeinuak horren arrotzak zaizkigunik. “Gure buruen bidez” ikasten dugunean ere, kanpoko zeinuak halabeharrez behar ditugu. Idazketa (hots, irakurketa: ez dago bata besterik gabe) ez da gure benetako esentziaren gainean inposatu den beste geruza bat. Eledun animaliak garen heinean, ez dago ezer zeinuetatik kanpo. Hitza kulturaren euskarri nagusia delarik, kanpoan dagoenarekin komunikazioa behar dugu pentsatzeko, gizakiak izateko finean.

Horregatik idazten dut. Oroimenaren botikaren bila noa Platonen farmaziara. Bertan Platonek hamaika giltzarrapok gordeta zuen hitza nahi dut, zerbait gogorarazten duen hitza, zentzuduna, ahanzturaren kontrako erremedio gisa. Poesia.

Zentzu horretan, idaztea beti da terapia bat, komunikazioaren terapia. Saiatzen naiz ondo idazten, ahotsezko komunikazioan uneoro egiten ditudan ezinbesteko akatsak konpontzeko. Oroimena aktibatzeko idazten dut, hainbat gauza behar bezala gordetzeko. Barruan? Ez, kanpoan: kalean baita gure lehenengo eta azkeneko liburua.

Beraz, esperientzia gordetzeko eta, aldi berean, esperientzia aldatzeko idazten dut. Oroimena egiteko eta oroimena zuzentzeko.

Hortaz ari naiz hausnartzen gaur, Morauren “Egunsentiak alperrentzat” egitasmoko kantuak zuzenean entzun eta gero.  Zaintza, botikak, familia, idazketa eta irakurketa, esperientziari zentzu bat eraikitzeko ahalegina… gai guzti horiek txirikordatzen dituen kantu eder sorta. Luze joko du!

 

2 Iruzkin

  1. Andoni Tolosa | 2017-08-28 at 8:38

    Ez dakit oso lotuta dagoen zeuk idatzitakoarekin, baina zer arraiogatik gaude hain ziur medikuntza filosofia baina zientzia ‘exaktoagoa’ dela? Hitzak botikarik indartsu eta eraginkorrenak badira? Gaixoarazi eta sendatzen bagaituzte?

    Reply
    • Antonio Casado | 2017-08-28 at 10:08

      Bai, hala da. Nik zalantzan jartzen dut medikuntza zientzia denik ere. Zientzia eta teknika batzuk erabiltzen ditu, baina berez medikuntza arte bat da. Ez da inolaz ere exaktoa, saiakerak eta akatsak eginez dihardu, helburu praktikoak ditu.

      Eledun animaliok hitzek egindako mundu batean bizi gara eta, badakizu, “izenak izana”. Diozun bezala, gaixoarazi eta (ahal den neurrian) sendatu ahal gaituzte.

      Eskerrik asko!

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA