Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Poemafaria (Rafa Egiguren)
2019-03-17 // Ondo bizi, Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
Rafa Egiguren idazle Hernaniarraren poesia liburuak oinarri hartuta, 25 poema aukeratu ditugu, afariarekin dastatzeko apirilaren 30ean, asteartez, 20:30etan Errioguarda jatetxean. Aurre lana eginda, prestatu dugu bertan irakurriko diren 25 poemak dituen poesia-bilduma eta hemen duzue. Bestalde, afarian norberak zein poema irakurriko duen aukeratzeko zerrenda hemen daukazue.
Afarirako izena eman behar da eta Hernaniko Lurrekon duzue hortarako ireki dugun zerrenda, edo e-postaz kaleliteratura [abildua] gmail.com-en. Menu beganoa ere izango da aukeran. 30€ko kostua du. Langabetu eta prekarizatuek 15€. Animatu eta zabaldu 30eko zita zuen inguruko literatura zaleei!
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, muxu bat Hernaniko Kale Literatura taldetik.
Goiko irudia: Morau
Hiru poema Catalunyako
2019-02-17 // Poemak // Iruzkinik ez
Zinemalia
2019-02-03 // Filmak, Zinema-Noema // Iruzkinik ez
Zinemaldiari Donostiako “D” letra kenduta, Zinemalia geratzen zaigu: goyarik eta glamourrik gabeko zine animaliak, zine gosea ase nahian. Nola ordea?
Hernaniko hainbat lagunek eskatuta, e
uskal zineari ziklo txiki bat eskainiko dio udalak. Txikia bada ere, badu atzean lana, eta eskertzekoa. Otsailaren 5ean abiatuko da Biteri kultur etxean, 19:30tan. Gure oroitzapenak film kolektiboa ikusteko aukera izango dugu, dohainik eta hainbat egileekin, baita ondorengo solasaldia egiteko parada ere.
Hamabi ale labur osaturiko film honek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioan murgiltzeko gonbidapena egiten digu. Baina bere unibertso ez da berea bakarrik, noski. Kartzelako poemen argitalpen berrian, izenorde pertsonala pluralizatu zuen idazleak, kantu famatuko “ene begiek” ordez “gure begiek” idatzita. Izan ere, bere oroitzapenak gure oroitzapenak dira dagoeneko.
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik, bada. Ikusi nahi dute, zer ikusiko duten, zer ikusiko dugu aurretik jakin gabe ere: dela bainerako ur zikina, dela autobusera sartzen den jendea, balearen sabelera bezala. Ikus dezagun bada, Sarrionandiaren “poesiaren giltza txikiaz” filmak hainbat ate eta hainbat begi zabalduko dituelakoan.
Lapurreta: kale irakurraldia
2018-11-05 // Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
Hemen gatoz berriz ere Hernaniko kale literatura irakurraldiarekin. Oraingo honetan, gaurkotasun handiko gaiari heldu diogu: Lapurreta.
Bost geltoki (5 kutxazain automatiko: Caixa, Laboral Kutxa, BBVA, Sabadell eta Kutxabank) lotuz, kale irakurraldia egingo dugu azaroaren 18an, igandez, Biteri kultur etxetik 11:30tan abiatuz. Pare bat ordu, bermuta eta guzti, emango ditugu literatura soziala performatzen.
Ohi bezala, denon artean prestatu dugu bertan irakurriko diren 25 testuak dituen bilduma eta eskuragarri dago hemen. Bestalde testuak aukeratzeko hasteko zerrenda hemen daukazue. Gurekin etorri eta parte hartu!
(Testuek ez dute egilerik aipatzen, zeren tradizioari jarraituz porra antolatuko dugu geltoki bakoitzean, ea nork egile gehien asmatzen duen.)
Ura: kale irakurraldia
2018-04-21 // Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
Gurekin etorri!
Edonork irakurri ditzake testuok (edo testu zati bat), baina horretarako, poema edo testu laburra aukeratu behar du. Hemendik jaitsi behar du testuak biltzen dituen liburuxka: https://labur.eus/5x04D. Behin testua aukeratuta, zerrenda honetan jarri beharko du bere izena auker
atutako testuaren alboan: https://labur.eus/ocKaX
Hitzordua maiatzaren 5ean izango da, Hernanin, eguerdiko 12:00etan Biteriko plazatik abiatuta. Liburuxkan dago adierazita zein geltokitan (1-5) irakurriko den testu bakoitza. Musikarako eta trago bat hartzeko uneak ere izango ditugu. Irakurraldiak bi ordu t’erdiko iraupena edukiko du (gutxi gorabehera) eta ondoren bazkaria egingo dugu. Bazkarirako izena emateko zerrenda Lurreko dendan egongo da.
Irudiak: Andoni Tolosa
Paterson-Collins
2018-01-02 // Filmak, Poemak // Iruzkinik ez
Ahots Baten sormen egonaldian
2017-12-29 // Gaudeamus // Iruzkinik ez
Euskarazko ahots sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak, elkarte ezberdinen elkarlanaren bidez. Eneko Sagardoy aktorea, Miren Artetxe eta Unai Agirre bertsolariak, Ines Osinaga musikari eta abeslaria eta Eider Rodriguez idazlea izan dira aurtengo gonbidatuak.
EHUkulturarekin batera, horrelako ekimenekin nola bat egin ari gara aztertzen, unibertsitatean ere antzeko dinamikak zabaltzeko.
Oroimenaren botika
2017-08-27 // Kantuak, Ondo bizi // 2 iruzkin
Morau, Hernaniko 1. emanaldian
Platonen Fedron, Sokratesek mito edo istorio txiki bat kontatzen du idazkeraren sorrerari buruz. “Oroimenaren eta jakintzaren botika” (phármakon, botika eta pozoia aldi berean antzinako grezieraz) izango delakoan asmatu zutela dio solasaldiak, baina ez da horrela Sokratesen aburuz: ostera, idazkerak sortzen duen konfiantzak ahanztura eragingo du, jendeak “zeinu arrotzen bidez gogoratuko baitira, ez beraiek barnetik, beren buruen bidez”. (gehiago…)
Bihotzeko fonoteka
2017-08-22 // Diskoak, Kantuak // Iruzkinik ez
Ederra da irratsaio hori, Arantxa Iturbek eta Nekane Peñagarikanok urtero egiten duten udako saioa Euskadi Irratian, non gonbidatuak bere bizitzako 10 kantuak aukeratzeko eta kontatzeko erronkari ekiten dion. Bukatu berri ditudan oporretan, autoan genbilela, nahieran jaitsitako hogei bat saio entzun ditugu. Eta, jakina, nirea ere prestatzeko harra sartu zait, memoria egiteko, nire burua hobeto ezagutzeko, ingurukoekin partekatzeko… (gehiago…)
Epilogoaren epilogoa
2017-05-01 // Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
Kultura, labur esanda, harremanak sortzean eta haien bidez egunen igarotzeari, hasierari eta amaierari, zentzu bat ematean datza. Loturen berreraikitze lana da, mundua ez baita zerbait bukatua edo ahitua. Egunero bizitza bat daukagu berriz osatzeko, eta horretarako ez da behar ez subentziorik ez prentsa oharrik, bai ordea lagun giroa eta hainbat bizigarri, dela kafea ala tea, dela ardoa ala salda beroa, dela poesia edo bertsoa edo biak.
Badago kultur ekitaldi bat periferiako geltoki batean egitea. Soneto batean Italiarako bidaia bat kabitzen da; zortziko txiki batean agur bat, une batez kanposantuari bizkarra emanda, aurrean dugun hutsari beha geratzen garenean. Letren konbinatoriari esker, norberaren esperientzia izendatzeko manera berriak asmatzen ditugu, tradizioak eta berrikuntzak ekarritako doinuen bidez airean hedatzeko.
Behar dugun guztia dugu hemen, eta soberan: Islandian frogatu den bezala, literaturaren eta musikaren babeslerik handienak euria, haizea eta elurra omen dira. Baita galdera deserosoak egiteko egoskorkeria ere. Non ote geunden hil zinenean? Ihes betea zilegi balitz? Tximeletak eta eskafandrak irudikatzen ditugu ospitalean edo kartzelan gaixo edota preso dagoenaren gogoa ulertzen saiatzeko.
Bagoi batean sartzen gara, metro batzuk egin, berriro jaitsi.
Inork ez daki hurrengo geltokia zein izango den.