High alaitasuna
Hasiera » Poesia gizarteratzen
Mar17 0

Poemafaria (Rafa Egiguren)

Posted in Ondo bizi, Poesia gizarteratzen

Hemen gatoz berriz ere, beste literatura irakurraldi batekin. Oraingo honetan berriz, formatua aldatu dugu, eta kalean egin beharrean, poemafariaz gozatzeko aukera izango dugu. Rafa Egiguren idazle Hernaniarraren poesia liburuak oinarri hartuta, 25 poema aukeratu ditugu, afariarekin dastatzeko apirilaren 30ean, asteartez, 20:30etan Errioguarda jatetxean. Aurre lana eginda, prestatu dugu bertan irakurriko diren 25 poemak dituen poesia-bilduma eta hemen duzue. Bestalde, afarian norberak zein...

Read More
Aza05 0

Lapurreta: kale irakurraldia

Posted in Poesia gizarteratzen

Hemen gatoz berriz ere Hernaniko kale literatura irakurraldiarekin. Oraingo honetan, gaurkotasun handiko gaiari heldu diogu: Lapurreta. Bost geltoki (5 kutxazain automatiko: Caixa, Laboral Kutxa, BBVA, Sabadell eta Kutxabank) lotuz, kale irakurraldia egingo dugu azaroaren 18an, igandez, Biteri kultur etxetik 11:30tan abiatuz. Pare bat ordu, bermuta eta guzti, emango ditugu literatura soziala performatzen. Ohi bezala, denon artean prestatu dugu bertan irakurriko diren 25 testuak dituen bilduma...

Read More
Api21 0

Ura: kale irakurraldia

Posted in Poesia gizarteratzen

Hemen gatoz berriz ere Hernaniko kale literatura irakurraldiarekin. Oraingo honetan, Euskara ari du ekimenarekin bat eginez, URA izango da irakurraldi berri honen gai nagusia. Larunbata eguerdia pasako dugu lagun giroan, modu kolektiboan jasotako hogeita bost testu elkarrekin irakurriz, urarekin lotutako bost gunetan: (1) Urbieta, (2) Atarrabiyo, (3) Zinkoenea, (4) Tilos eta (5) Leoka. Gurekin etorri! Edonork irakurri ditzake testuok (edo testu zati bat), baina horretarako, poema edo testu...

Read More
Mai01 0

Epilogoaren epilogoa

Posted in Poesia gizarteratzen

Kultura, labur esanda, harremanak sortzean eta haien bidez egunen igarotzeari, hasierari eta amaierari, zentzu bat ematean datza. Loturen berreraikitze lana da, mundua ez baita zerbait bukatua edo ahitua. Egunero bizitza bat daukagu berriz osatzeko, eta horretarako ez da behar ez subentziorik ez prentsa oharrik, bai ordea lagun giroa eta hainbat bizigarri, dela kafea ala tea, dela ardoa ala salda beroa, dela poesia edo bertsoa edo biak. Badago kultur ekitaldi bat periferiako geltoki batean...

Read More
Api22 0

Epilogoa Hernanin

Posted in Diskoak, Kantuak, Poesia gizarteratzen

Olerki poteoa eta Ipuin ibilaldia arrakastatsuen ondoren, Hernaniko Kale Literatura taldeak beste ekimen berritzaile eta ludiko bat antolatu du: maiatzak 0, edo apirilak 30 dituenean, epilogoz, amaieraz, agurrez, puntu eta jarraiez… bustiko ditugu Hernaniko autobus eta tren geltokiak, goizeko 11:00tatik bazkaltzeko ordura arte, kaleaz eta literaturaz elkarrekin gozatuz. Bermuta ere egongo da nonbait. Zer irakurriko dugu? Besteak beste, K. Linazasorok, J. Sarrionandiak, K. Izagirrek, P....

Read More
Urr15 0

Ipuin ibilaldia

Posted in Poesia gizarteratzen

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen irakurri ondoren, liburu hori osatzen duten hainbat ipuin Iban Zalduaren eta Ana I. Moralesen ahotsetan entzun nituen, duela pare bat urte. Orain liburu hori berriz zabalduko da jendartean, modu berritzaile batez gainera. Olerki-potea eman ziguten jende jatorraren eskutik, hain zuzen. Bai, ekintza berria prestatzen ari dira: ipuin-paseoa, edo ipuin-poteoa, edo biak aldi berean, Hernanin arratsaldepasa ederra lagun giroan eman nahi dutenentzat. 42 ipuin...

Read More
Mai28 0

Olerki-potea

Posted in Lizardiren baratza, Poesia gizarteratzen

[Hemen saio osoaren audioa.] Herri honetan kalimotxoa, bertso afaria eta pintxo potea asmatu baditugu, zergatik ez olerki-potea? Hona hemen 10 urratsetan, Poesia txotx egiteko metodo laburra: Sagardotegia edo taberna hautatu. Ez handiegia, ez txikiegia. Data adostu, bai parte hartuko duzuenon nukleo gogorrarekin bai lekuaren arduradunarekin. Hobeto egun buruzuri batean egiten baduzue; lasaiago ibiliko zarete. Elkarrekin irakurri nahi duzuen poesia liburua aukeratu. Ez dadila luzea izan; 100...

Read More
Mai15 0

Euskal Herriko itzulia 12 poematan, Gasteizen

Posted in Paisaiak, Poemak, Poesia gizarteratzen

Iaz Sautrelan eginiko elkarrizketaren amaieran, Hasier Etxeberriak galdetu zidan aurrera begira beste proiekturik ba al nuen. Erantzun nion, gutxi gorabehera, poesia gizarteratzeko lanetan jarraitzea gustatuko litzaidakeela, poesia elitista izan ez dadin. Eutsi diot egitasmoari? Bide horretan orain arte saiatu naiz poesia eta beste jarduerak elkartzen –adibidez medikuntza eta poesia, edo geografia eta poesia– eta Jose Luis Padronen laguntzaz irratiaren bidez hedatzen, Lizardiren...

Read More
Urt31 0

Lapur banden zinema ala sormena

Posted in Poesia gizarteratzen, Zinema-Noema

Joan den urtarrilaren 23an ekitaldi ugari egon ziren Donostian, ez bakarrik Hansel Cerezarena. Ikusi nituen biak, behintzat, arrakasta handikoak izan ziren: Harkaitz Canok, Ainara Gurrutxagak eta Iban “Amorante” Urizarrek Anne Sextonen poemak zoragarri ekarri zizkiguten; horren geroztik, Donostiako kaleetan zehar ikusi genuenak irreala zirudien. Egiara joan ginen eta txikiegi geratu zen hango Apal Estudioa, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe eta Mari Luz Esteban ikusi eta entzun nahi zituzten...

Read More
Abe22 0

Gabonetako zuhaitza

Posted in Poesia gizarteratzen

Liburu-dendak aldatzen ari dira; batzuk bederen –Katakrak, Garoa, Kaxilda–, Lander Garrok Hegats aldizkarirako eginiko erreportajean kontatzen duen moduan. Duela 17 urte You’ve Got Mail filman islatzen zen egoera penagarria ekidingo al dute? Ez dakit, baina gaia berrikuntzarekin lotuta dagoela uste dut. Bestela, bada, zergatik ari dira txinatarrak zientzia fikzioa sustatzen? Neil Gaiman idazle eta gidoilari ingelesak honela adierazi zuen The Guardianen: Txinan berrikuntza nahi...

Read More

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA