High alaitasuna
Hasiera » Filmak
Ots03 0

Zinemalia

Posted in Filmak, Zinema-Noema

Zinemaldiari Donostiako “D” letra kenduta, Zinemalia geratzen zaigu: goyarik eta glamourrik gabeko zine animaliak, zine gosea ase nahian. Nola ordea? Hernaniko hainbat lagunek eskatuta, euskal zineari ziklo txiki bat eskainiko dio udalak. Txikia bada ere, badu atzean lana, eta eskertzekoa. Otsailaren 5ean abiatuko da Biteri kultur etxean, 19:30tan. Gure oroitzapenak film kolektiboa ikusteko aukera izango dugu, dohainik eta hainbat egileekin, baita ondorengo solasaldia egiteko parada...

Read More
Urt02 0

Paterson-Collins

Posted in Filmak, Poemak

Ikusi duzue Paterson izeneko filma? Izan ere, William Carlos Williams poetari buruzko filma dela esango nuke. William Carlos Williams-ek Paterson (bizi zen hiriaren izena) poema liburua idatzi zuen, “found poetry” gisa izkiriaturik aurkitu zituen testuekin, hirian bertan mediku zirauela. Baina bio-pic egin beharrean, Jarmusch zuzendari eta gidoilariak bitarteko bat erabiltzea erabaki omen zuen, Adam Driver-ek ezin egokiago egiten duen autobus gidariaren papera, alegia. Filmak (eta filman...

Read More
Abe08 0

Zinema berdintasunean

Posted in Filmak, Hitzaldiak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Islandia da herrialde garatuenetako bat. The Guardianen arabera, munduko tokirik feministena. Hala ere, ez da erraza izan; horraino iristeko hamaika ekintza egin izan behar dituzte eta gauza asko oraindik lortzeke daude. Esate baterako, zinemagintza parekidea. Nire azken bisitan, 2015eko maiatzean, Reykjavíkeko portuan dagoen museoaren kanpoaldean zera ikusi nuen: Guerrilla Girlsen afitxa honek salatzen du azken urteotan...

Read More
Ira09 0

Zinema-noema: Europa, gatazkak eta musika

Posted in Filmak, Zinema-Noema

“Noema” hitza Greziako νόημα-tik dator eta “pentsamendua” edo “ustea” esan nahi du. Zinemaldiaren aurrean, zer pentsatzen dugu zinemaz? Galdera horren bueltan, San Telmo Museoarekin elkarlanean, hirugarrenez Zinema-noema elkarrizketa zikloa abiatu dugu. Asmoa da zinemazale bai baina zinemagile ez diren hiru lagunekin zinemaz aritzea, beren esperientziatik abiaturik, hiru solasaldietan. Lehenengo mahai inguruan Europari buruz jardungo dute hainbat filosofoek; 2. elkarrizketan,...

Read More
Ira20 0

Iparraldeko argia

Posted in Filmak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema

Zinemaldiaren bezperan, berriz ere San Telmo Museoko solasaldian elkartu ginen. Ederki jaso du gaur Juan Luis Zabalak han entzundakoa, eta Xabier Berzosak esandako zerbait Anjel Lertxundik ere komentatu zuen Berrian: “Inarritu, Del Toro edo Cuarón zuzendari mexikarrek ingelesez egindako filmak mexikarrak dira? Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak garbi dauka: ‘Pelikulak bertan egiten diren hizkuntzakoak dira’, eta hizkuntza horri egiten diote eta hizkuntza horretatik barreiatzen dute...

Read More
Ira02 0

Zinema eta biografia: Danele Sarriugarte, Cristina Lasa & Harkaitz Cano solasean

Posted in Filmak, Zinema-Noema

Zer da benetako askatasuna? Zer da ondo hezi edo heldu izatea, zer da pentsatzen jakitea? Blog honetan jarri nuen hitzaldian, David Foster Wallace idazle estatubatuarrarentzat benetako hezkuntzaren balioa “ongi egokitua” (well-adjusted) egoten ikastean datza. Norbera gauzak ikusteko era aldatzeko gai izatea da benetako hezkuntzaren helmuga. Bestela, DFWren arabera, behin eta berriro erortzen gara gure munduko “hasierako konfigurazioan”: norberekeria, kontzientziarik eza,...

Read More
Mar13 0

Poeta errariaren gutuna (eta panpina puzgarria)

Posted in Filmak

Blog honetako aurreko sarreran, Joseba Sarrionandiaren gutun bat aipatu nuen. Haren jatorria Gerardo Markuletak berehala argitu zidan: “1999ko abenduaren 11n, Bilboko Kafe Antzokian, UEUk antolaturik, Sarrionandiaren irakurleen topaketa bat egin zen. Hainbat hitzaldi eta ekitaldiren artean, Josebaren lagun eta literatur bidaide Ruper Ordorikak, Bernardo Atxagak eta Jimu Iturraldek emanaldi bat egin zuten, Sarriren gutunak eta Ruperren kantuak oinarri. Josu Zabalak, soinu teknikari...

Read More
Ira28 0

Gizonezkoek izkiriaturik ene poema feministak

Posted in Filmak, Poemak

Pikuei buruzko D. H. Lawrenceren poema irakurtzen nengoela (hemen), konturatu nintzen egon badaudela poema feminista batzuk gizonezkoek egindakoak. Gaitzerdi! Hauxe da nire gogokoenetako bat, agian liburua Billy Collinsek berak sinatu zidalako. B serieko zientzia-fikziozko filmak ikusi dituenak jakingo du poemak zertaz diharduen. Beste adibide bat ezagutzen baduzu, esan! GIZONA ESPAZIOAN Entzun besterik ez duzu behar mahai bateko gizonak emazteari nola mintzo zaion, erreparatu nola tematzen...

Read More
Ira13 0

Zinema eta ideiak, Zinemaldiaren aurrekoa

Posted in Filmak, Opera

Badator Zinemaldia. Ostegunean hasiko da, baina aurretik Donostian zerbait berria izango dugu. “Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna” zikloa estreinakoz burutuko da San Telmo Museoan eta EHU Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Proiektu honen sukaldean egon naizen arren, esan behar dut euskarazko izenburua ez zait asko erakartzen. Roberto R. Aramayoren ideia zen gaztelaniazko “Ideas de cine y cine con ideas”, baina literalki itzulita ez du graziarik. Behin pedante edo...

Read More
Api26 0

Miyazakiri koplak

Posted in Bertsoak, Filmak, Haiku

Lagun batek abisatuta, jakin berri dut Hayao Miyazaki-ren azken filma (“Altxatu da haizea“, Kaze Tachinu jatorrizkoan) hegoaldean estreinatu dela honako areto hauetan: Bilboko Multisen, Barakaldoko Max Ocion, Donostiako Trueban (JBA), Gasteizko Floridan eta Irungo Txingudin. Saiatuko naiz ahalik eta azkarren ikusten, kartelak ez du luze iraungo! Bat edo bi kenduta, Miyazakiren guztiak ikusi ditugu gurean, eta ikusitakoan kopla batez filma laburtu ohi dut (atzerrian haiku bidez...

Read More

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA