High alaitasuna
Hasiera » Filmak » Zinema berdintasunean
Abe08 0

Zinema berdintasunean

Atalak: Filmak, Hitzaldiak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Islandia da herrialde garatuenetako bat. The Guardianen arabera, munduko tokirik feministena. Hala ere, ez da erraza izan; horraino iristeko hamaika ekintza egin izan behar dituzte eta gauza asko oraindik lortzeke daude. Esate baterako, zinemagintza parekidea. Nire azken bisitan, 2015eko maiatzean, Reykjavíkeko portuan dagoen museoaren kanpoaldean zera ikusi nuen:


IMG_5936

Guerrilla Girlsen afitxa honek salatzen du azken urteotan emakumeek egindako filmak Icelandic Film Centrek lagundutako 13% filma ekoizpena osatzen direla soilik.

Eta gurean zer? 2016an emakume gehiago ikusi izan ditugu euskal zinemagintzan. Bide onean gabiltza? Hori aztertzeko, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean antolatu dugu jardunaldi bat abenduaren 13rako, “Zinema eta berdintasuna” lelopean.

Jakin nahi dugu giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean, filmek zer eta nola irakasten diguten. Gure ikasleek ikasi nahi dute nola egiten den filma bat, edo zinemaldi independente bat, zeintzuk diren hasierako urratsak, eta unibertsitateak laguntzen ahal duen. Emakumea bazara, zailtasun gehiago daude bidean? Etorri gurekin eta eztabaidatuko dugu mintegiko gonbidatuekin, beren eskarmentua partekatuz.  Sarrera libre eta dohainik, hauxe programa:

cartelera 2016 pelota irrintziaren dockAsteartea, 2016ko abenduaren 13an
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Tolosa hiribidea, 70, Donostia)
Gradu Aretoan

09:30 Cristina Lasa Otxoteko: Irekiera
10:00 Olatz Gonzalez Abrisketa: Erabateko erronka: Errekonozimendua
11:00 Eva Rivera Soler: Dock of the Bay jaialdia, kultura kudeaketan independentziaren eredu gisa
11:45 Fakultateak antolaturiko HEZKUNTZARI ETA GIZA ESKUBIDEEI buruzko ikus-entzunezkoen 4. lehiaketaren sari banaketa
12:30 Iratxe Fresneda Delgado:  Irrintziaren Oihartzunak (Making of)

EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzari esker, Irrintziaren Oihartzunak filmaren emanaldi berezia egingo da Tabakaleran, abenduaren 17an (18:00, Z aretoan), Feministaldia 2016ren baitan.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA