High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten
Abe08 0

Zinema berdintasunean

Posted in Filmak, Hitzaldiak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez, Islandia da herrialde garatuenetako bat. The Guardianen arabera, munduko tokirik feministena. Hala ere, ez da erraza izan; horraino iristeko hamaika ekintza egin izan behar dituzte eta gauza asko oraindik lortzeke daude. Esate baterako, zinemagintza parekidea. Nire azken bisitan, 2015eko maiatzean, Reykjavíkeko portuan dagoen museoaren kanpoaldean zera ikusi nuen: Guerrilla Girlsen afitxa honek salatzen du azken urteotan...

Read More
Eka26 0

Zubigintzan

Posted in Esku ezkerraz, Islandiera ikasten

Aste honetan bisita laburra egin diot Tabakaleran EIZIEk antolatutako itzulpen-lantegiari. Bertan, Arantxa Urretabizkaiaren eta Joseba Sarrionandiaren testuak oinarri hartuta, hainbat itzultzaile lanean jarri dira hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun. Itziar Otegik koordinatu du lantegia, eta Garazi Arrulak jaso du egunez egunekoa. Nik kiku bat, “kaixo” esateko sartu-irten bat besterik ez dut egin. Baina ikasi bai, ikasi egin dut, adibidez, “Oroimeneko portua” izeneko poeman, bokal...

Read More
Eka12 4

Islandiaren kasuaz ikasten, erraustegia dela eta

Posted in Islandiera ikasten, Ondo bizi

“Antisistema” izateko inolako arriskurik ez duen erakundea da OECDa, Organisation for Economic Cooperation and Development. Argitaratzen duen txosten batean honako hau aurkitu daiteke, Islandiak bere erraustegiak itxi zituenekoa:  Datu horiek objektibo eta garbiak dira. Nire interpretazioa, bertan irakurtzen dudan istorioa (herrialde hori pixka bat ezagutzen dudalako), hauxe: 2000. urtetik hona, turismoa asko hazi zen Islandian. Faktore horrek hondakin kudeaketarako sistema...

Read More
Ira20 0

Iparraldeko argia

Posted in Filmak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema

Zinemaldiaren bezperan, berriz ere San Telmo Museoko solasaldian elkartu ginen. Ederki jaso du gaur Juan Luis Zabalak han entzundakoa, eta Xabier Berzosak esandako zerbait Anjel Lertxundik ere komentatu zuen Berrian: “Inarritu, Del Toro edo Cuarón zuzendari mexikarrek ingelesez egindako filmak mexikarrak dira? Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak garbi dauka: ‘Pelikulak bertan egiten diren hizkuntzakoak dira’, eta hizkuntza horri egiten diote eta hizkuntza horretatik barreiatzen dute...

Read More
Abu23 0

Abuztuaren 25ean, Donostiako suntsiketa revisited

Posted in Aforismoak, Bertsoak, Islandiera ikasten

Badator abuztuaren 31a, Donostian data seinalatua. Aurten ez da 1813ko sutearen mendeurrena ospatuko, baina horrek ez du esan nahi gogoratzeko eta eztabaidatzeko paradarik izango ez dugunik. Sua ez da oraindik guztiz itzali, eta Fito Rodriguezen blogean polemikak dirau, “iraganaren berri ez ezik, iragan horrek guregan utzi duen arrastoari kasu eginez.” Hortaz hitz egingo dugu Donostia Sutan elkarteak antolatutako irakurraldian (zehaztasunak hemen): bakea eta gerra, iragana eta geroa,...

Read More
Eka13 0

Poem recording Islandian

Posted in Islandiera ikasten, Ohar oro

Graphic recording deitzen zaio mintzaldiak zuzenean irudikatzeko metodologiari, comic-etik eta pop-art-etik hartutako tekniken laguntzaz. Gurean Pernan Goñik oso ondo egiten du, hemen erakusten duen moduan. Oso erabilgarria da bileretan, batzarretan, kongresutan etab. Duela gutxi entzun nuen graphic recordingez gain, poem recording ere interesgarria izan zitekeela. Metaforen eta poesiaren beste baliabide batzuen bidez, mintzaldi batek ematen duena islatzeko eta gizarteratzeko beste modu bat...

Read More
Mai22 0

Euskara eta islandiera unibertsitatean

Posted in Gaudeamus, Islandiera ikasten

Maggie eta Mike: bi akademiko, irakasle eta ikertzaile biak, unibertsitate kudeaketan ere lan egin dutenak. Antropologoa eta filosofoa. Ingelesa lehen hizkuntza izan arren, biek ikasi eta egunero erabiltzen dute ustez “txikia” den beste hizkuntza bat, unibertsitate eleanitz batean: islandiera, Mikeren kasuan; euskara, Maggierenean. Biak elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, beren eskarmentuaz hitz egiteko, eta Prosumerlabek lagundu...

Read More
Api22 0

Nola esaten da tximeleta islandieraz?

Posted in Islandiera ikasten, Kantuak

Gaur bisitari izan naiz Bizkaia irratian, EIEren eskutik egiten den Irakurrieran saioan, Edorta Jimenez berbalagun. Esku ezkerraz eta Islandiera ikasten liburuetatik irakurri dugu, eta DJ moduan ere aritu naiz, bost kantu islandiar hautatuz eta aurkeztuz. Denok ezagutzen baitugu Björk, baina egon badaude artista eta musikari gehiago Islandian. Honako bost hauek, gainera, islandieraz hutsezko kantuak dira, hizkuntzaren musika entzuteko modukoak. Edorta itsasozale izanik, ez da zaila izan...

Read More
Mar28 0

Hiru une tranströmertar

Posted in Islandiera ikasten, Poemak

Atzo joan zitzaigun Tomas Tranströmer (1931-2015), honako hau idatzi zuen poeta suediarra (J. M. Aguirreurreta itzultzaile): Hileta-elizkizunak badatoz gero eta hurbiltzenago trafiko-seinaleak bezala hirira gerturatu ahala. Utzi dizkigun une guztien artean –asko dira– bi aipatu nahiko nituzke gaur. Kafe bat goizean goiz hartzea zer den, zer sentiarazten duen: ESPRESSO Terrazan zerbitzutako kafe beltza aulkiak eta mahaiak intsektuak bezain biziak. Tanta desiratuok atzematen dira Bai...

Read More
Mar21 0

Korrika islandieraz eta erupzioak euskaraz

Posted in Islandiera ikasten, Poemak

Gaur Korrika pasa da Hernanitik, eta petoak agortu egin dira. Besterik ezean, erabili dut alabak eskolan egindakoa, pozik! Giro ederra herriko kaleetan barrena. Mikel Asurmendik eskatu zigulako, aste honetan Islandiako lagun batek, Haukur Ástvaldsson, Korrikari buruz Lander Arbelaitzek idatzitako testua islandierara itzuli du, gaztelaniatik. Eskerrak ematearren (takk!), nik hartu dut Islandiako bere eskualdeko poema bat, eta euskarazko bertsio bat idazten saiatu naiz, ingeleserako itzulpena...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA