High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten » Nola esaten da tximeleta islandieraz?
Api22 0

Nola esaten da tximeleta islandieraz?

Atalak: Islandiera ikasten, Kantuak

Gaur bisitari izan naiz Bizkaia irratian, EIEren eskutik egiten den Irakurrieran saioan, Edorta Jimenez berbalagun. Esku ezkerraz eta Islandiera ikasten liburuetatik irakurri dugu, eta DJ moduan ere aritu naiz, bost kantu islandiar hautatuz eta aurkeztuz. Denok ezagutzen baitugu Björk, baina egon badaude artista eta musikari gehiago Islandian. Honako bost hauek, gainera, islandieraz hutsezko kantuak dira, hizkuntzaren musika entzuteko modukoak.

Edorta itsasozale izanik, ez da zaila izan islandiarrek itsasoarekiko duten harremana islatzeko kantu bat aukeratzea. Lehenengoa, beraz, Jónas Sigurdsson-en “Hafid er svart” kantua jarri dugu. Eta zer dio kantariak? Djúpur er minn hugur eins og hafid, bere gogoa itsasoa bezain sakona dela, hain zuzen. Bukaeran itsasoa (hafid) deskribatzen du: beltza, hotza, distiratsu eta baketsu. Borgesen gustuko zerrenda bat, nire ustez.

Jónas Sigurdsson nire adinekoa da, gutxi gorabehera, 40 urte pasata. Gaur egun Islandian musika egiten dutenak askoz gazteagoak dira. Adibidez, gure bigarrena Mammút taldeak ekarri digu. Kantu boteretsu honek “Salt” izena du. Strádu á mig salti, “botaidazu gainean gatza”, dio leloak. Edortak komentatu duenez, umoretsu, Islandiako makailauari buruzko kantua bailitzan.

Hirugarrena laburra izan da, denbora oharkabean joan zaigulako. Izena datorkio Reykjavík-en parean dagoen Esja menditik. Mila metroko itsasertzeko aldapa hori Arantzak eta biok igo genuen 2000. udazkenean. Kantuaren hitzak Halldór Laxness-ek, Islandiako literatur Nobel saridun bakarra, jarri zituen. Kantuaren egileak 20 urteko gazteak dira, eta hori da Islandiako berezitasun bat: zaharra zein gazte, belaunaldi guztiak literaturaz blai daude, hizkuntza eta literatura mendeetan zehar altxorra eta ondare izan dutelako.

Beste adibide bat 4. kantuan dugu: hitzak 19. mendeko poema batetik datoz, Steingrímur Thorsteinsson-ena, baina emaitza da guztiz fresko eta garaikidea. Samaris taldearen ilargiari ereserki hau nik euskaratu nuen iaz:

Naturaren presentzia beti indartsua da Islandiako kulturan. Nola esaten da “tximeleta” islandieraz? Hitz hori bertso honetan aurkituko duzue, ahots jolas zoragarriz Ylja taldeak musikatua:

Klukkan hringir, thad er nótt.
Örlítil gola, allt er svo hljótt.
Fidrildi í mallakút, ég fer út.

Erlojuak jo, gaua da.
Haize leuna, ixil-ixilik dago.
Tximeletak urdailean, kanpora noa.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA