High alaitasuna
Hasiera » Poemak
Ots17 0

Hiru poema Catalunyako

Posted in Poemak

    ...

Read More
Urt02 0

Paterson-Collins

Posted in Filmak, Poemak

Ikusi duzue Paterson izeneko filma? Izan ere, William Carlos Williams poetari buruzko filma dela esango nuke. William Carlos Williams-ek Paterson (bizi zen hiriaren izena) poema liburua idatzi zuen, “found poetry” gisa izkiriaturik aurkitu zituen testuekin, hirian bertan mediku zirauela. Baina bio-pic egin beharrean, Jarmusch zuzendari eta gidoilariak bitarteko bat erabiltzea erabaki omen zuen, Adam Driver-ek ezin egokiago egiten duen autobus gidariaren papera, alegia. Filmak (eta filman...

Read More
Ots01 0

Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran

Posted in Lizardiren baratza, Poemak

Behin-behineko moduan bada ere, itzuli naiz Lizardiren baratzera. Oraingo honetan (audioko 39’30”tik aurrera) “Zigarrogileen plaza” atal berriari hasiera emateko, beti ere Jose Luis Padron handiaren laguntzaz. Iaz, baratzeko beste ertz batean, tabako usainak Billy Collins poeta amerikarraren poema gogorarazi zigun, non poesia zigarrogintza tradizionalarekin alderatzen den: Collinsen arabera “Eskuz moldatutako gauza perfektu batean / intuizio bat trinko biribiltzea” da poema bat...

Read More
Abu01 0

Kanako ezteiak

Posted in Poemak

Beren musugorriak ikusita ulertzen da erdi hordi daudela edo pixka bat moñas gutxienez Maria, Jose, baita Jesus ere zeinak manga batean baitirudi imintzio dramatiko horrekin esanez “emadazue ontzi bat ur, eta ardo bilakatuko dut” –ezteiek duten baikortasun hori mirarigintzaren hastapenetan– baina zein da miraria zehazki? urak ur izaten jarraitu zuen (hala sinisten du jainkogabeak) baina ardo bezala dastatu zuten eta ardorik onena gainera… gaurko esperimentu...

Read More
Uzt16 0

Oier Guillan-en Antimanifestua

Posted in Eako poesia egunak, Poemak

Gaur poesia Ean, baina ez han bakarrik. Azken egunetako gertakizunak direla eta, ezin burutik kendu Oier Guillanen poema hau, indartsu-indartsua. Norberaren egia gorpuztea, agertzea, ezkutuan dagoena leherraraztea, mugitzen ez dena astintzea. Irudimena gorpuztearen artea: gorputz matxuratuak, gorputz mehatxatuak, gorputz matxinatuak imajinatuz sortzeko aukera. Zer egin dezaket. Zer egin dezaket nik. Zer egin dezaket nik, gizon batek. Zer egin dezaket nik, maskulinoa dela dioen gizon ...

Read More
Mai15 0

Euskal Herriko itzulia 12 poematan, Gasteizen

Posted in Paisaiak, Poemak, Poesia gizarteratzen

Iaz Sautrelan eginiko elkarrizketaren amaieran, Hasier Etxeberriak galdetu zidan aurrera begira beste proiekturik ba al nuen. Erantzun nion, gutxi gorabehera, poesia gizarteratzeko lanetan jarraitzea gustatuko litzaidakeela, poesia elitista izan ez dadin. Eutsi diot egitasmoari? Bide horretan orain arte saiatu naiz poesia eta beste jarduerak elkartzen –adibidez medikuntza eta poesia, edo geografia eta poesia– eta Jose Luis Padronen laguntzaz irratiaren bidez hedatzen, Lizardiren...

Read More
Mai07 0

Udaberrian

Posted in Poemak

Atzo bertso eskolatik 10 urteko alaba kopla honekin atera zitzaigun: Udaberria dator ta ni nago pozik zeren lurra jarri da guztiz polit ta chic. Chic eta pozik elkartzea, horixe bertsolariaren sena! Gaurko nire olerkiak ez du errimarik, ezta poz handirik ere. Baina bota beharko dut nik ere, udaberriak hala agintzen duelako:   BI AKAZIA Zori oneko zuhaitza antzinako munduan gaur ia belar txartzat hartzen dugu akazia akazia, akazia berde arantzaduna bi ditut landatuta etxaldeko...

Read More
Api30 0

Ur maran (2)

Posted in Lizardiren baratza, Poemak

[audioa hemen] Apirilaren 9an, Ernio magaleko baserri artean, ez ginen txotx baten arrimura ibili, bost artelanen inguruan baizik. Alkizan dagoen Ur Mara museoan izan ginen. Egun horretan ospatzen baita, urtero lez, Slow Art Day izeneko eguna, alegia Arte Geldoaren Eguna, geldoago, mantsoago bizi beharra dugula aldarrikatzen duen asmoa, adibidez, arteaz gozatzeko, eta orohar bizitzaz. Ur Mararen Slow Art Day egunean, artearen harrigarritasunaz gozatu genuen, paella eta sagardoa dastatuz...

Read More
Api15 0

Ur maran (1)

Posted in Hitzaldiak, Poemak

Joan den larunbatean, Alkizako Ur mara museoan, Thoreauren txoriak aurkeztu genituen. Pasarte batzuk partekatu ondoren, José Ignacio Foronda editorekideak Emersonen entsegu batean topatutako poema bat irakurri zuen, J. L. García Martinek egindako bertsioan (jatorrizkoarekin batera, hemen paratu nuen). Gero Koldobika Jauregik eginiko Hitzaren babesari bisita egin genion: basoko txoriak entzuteko toki aparta! Emersonen testua honela euskaratu dut, egun horretaz gogoratzeko: Gauza guztiek...

Read More
Mar20 0

Berdintasunaren alde, txotx!

Posted in Lizardiren baratza, Ondo bizi, Poemak

Txotx denboraldiak, gure herrian, istiluak ere ekartzen ditu batzuetan. Lagun batek sekulako nahigabea hartu du duela gutxi, Hernaniko Andrekalen tailerrak emateko duen lokalera joan eta pertsiana tolestua aurkitu duenean. Horrelako eraso itxusiak ohikoak dira sagardotegi garaian. Eta zer esan sexu eraso bat gertatzen denean, alkohola eta matxismoa edalontzi berean sartzen direnean… Joan den hilabetean, Billy Collins poeta estatubatuarraren poema bat irakurri genuen, eta tabako zapore...

Read More
1 / 61234Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA