Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Oier Guillan-en Antimanifestua
Atalak: Eako poesia egunak, Poemak
Gaur poesia Ean, baina ez han bakarrik. Azken egunetako gertakizunak direla eta, ezin burutik kendu Oier Guillanen poema hau, indartsu-indartsua.
Norberaren egia gorpuztea,
agertzea,
ezkutuan dagoena leherraraztea,
mugitzen ez dena astintzea.
Irudimena gorpuztearen artea:
gorputz matxuratuak,
gorputz mehatxatuak,
gorputz matxinatuak imajinatuz sortzeko
aukera.
Zer egin dezaket.
Zer egin dezaket nik.
Zer egin dezaket nik, gizon batek.
Zer egin dezaket nik, maskulinoa dela dioen gizon
batek.
Zer egin dezaket nik, gorputz honek.
Zer egin dezaket nik, gorputz honek,
torturatuak diren mehatxatuak diren baztertuak diren
ukatuak diren gorputzen alde.
Zer egin dezaket nik
errealitate hautsi gordin krudel erreal honen eta
horren aurrean.
Zer egin dezaket nik
errealitate hautsi gordin krudel erreal honen eta
horren barrutik.
Zer egin dezake gizonak, gizonkeria denean eraitsi
nahi dena.
Zer egin nezake maskulinoki, maskulinokeriak itotzen
duenean dena.
Zer egin dezaket nik, gizon batek.
gizon naizela diodan uneetan eta gorputzetan.
Zer egin dezaket nik, gizon batek,
gizona izateari uzten diodan egunetan.
Zer egin dezaket nik,
gizona izateari uzten diodan gorputzetan.
Zer egin dezaket nik,
gizona izateari uzten diodan jarreretan.
Nola zabaldu oheak.
Nola etzan
translaztanduz,
arraroentzunez,
queerjakinez,
emesanez
maskulinoa dela edo ez dela
dioen ororen alboan.
Nola egin uko botereari, indartsua izaten hasteko.