High alaitasuna
Hasiera » Paisaiak » Euskal Herriko itzulia 12 poematan, Gasteizen
Mai15 0

Euskal Herriko itzulia 12 poematan, Gasteizen

Atalak: Paisaiak, Poemak, Poesia gizarteratzen

La vuelta a Euskadi en 12 poemas  .001-001Iaz Sautrelan eginiko elkarrizketaren amaieran, Hasier Etxeberriak galdetu zidan aurrera begira beste proiekturik ba al nuen. Erantzun nion, gutxi gorabehera, poesia gizarteratzeko lanetan jarraitzea gustatuko litzaidakeela, poesia elitista izan ez dadin. Eutsi diot egitasmoari?

Bide horretan orain arte saiatu naiz poesia eta beste jarduerak elkartzen –adibidez medikuntza eta poesia, edo geografia eta poesia– eta Jose Luis Padronen laguntzaz irratiaren bidez hedatzen, Lizardiren baratzan. Hemendik aurrera, hizkuntzak eta komunitateak ere hurbildu nahiko nituzke. Ni elebakarra izan naiz eta badakit komunitate erdaldunetan zer gutxi ezagutzen den euskaraz egindako literatura. Nahiko nuke euskal poesiari buruzko zerbait egin gaztelaniaz, “galtzen ari zareten hori” ezagutarazteko.

Aste honetan bi helburu horiek batu nahi dituen poesia irakurraldi bati ekingo diot: Euskal Herriko itzulia 12 poematan izenekoa, Gasteizko Poetak maiatzean jaialdiaren baitan. Ideia sinple da: jatorriz euskaraz idatzitako poemak euskaraz irakurriko ditut, baina azalpenak gaztelaniaz emango ditut. Erdaldunak ez uxatzeko, poemen itzulpenak ere jarriko ditut pantailan, azpitituluen moduan, publikoak irakur dezan. Irudi batzuekin batera, poema guztien artean egungo Euskal Herriaren irudia emango da, paisaiaren edo lekuaren inguruko gogoeta eskainiz.

Honako hauek dira irakurriko ditugun 12 poemen egileak: Iñigo Astiz, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Paddy Rekalde, Koldo Izagirre, Luzien Etxezaharreta, Aurelia Arkotxa eta Gerardo Markuleta. Talde ederra! Sokaren etxera (Aiztogileen kalea, 24) etorri asteazkenean, maiatzaren 18ko 18:00tan, eta ikusiko dugu.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA