Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Hiru une tranströmertar
Atalak: Islandiera ikasten, Poemak
Atzo joan zitzaigun Tomas Tranströmer (1931-2015), honako hau idatzi zuen poeta suediarra (J. M. Aguirreurreta itzultzaile):
Hileta-elizkizunak badatoz
gero eta hurbiltzenago
trafiko-seinaleak bezala
hirira gerturatu ahala.
Utzi dizkigun une guztien artean –asko dira– bi aipatu nahiko nituzke gaur. Kafe bat goizean goiz hartzea zer den, zer sentiarazten duen:
ESPRESSO
Terrazan zerbitzutako kafe beltza
aulkiak eta mahaiak intsektuak bezain biziak.
Tanta desiratuok atzematen dira
Bai edo Ez esaten den indarraz.
Sukalde ilunetik ateratzen ditugu eta
kliska egin gabe eguzkitara eramaten.
Egunaren argitan puntua beltz mesedegarria
berehala hedatzen da bezero zurbilarengana.
Sakon iluneko tantak ekartzen ditu gogora
batzuetan barrenak berreskuratzen dituenak
eta agurtzeko bultzada ematen digutenak: Segi!
Begiak irekitzeko gonbidapena da.
Prosan ere poesian bezain abila, bigarren deskribapen hau, edozein argazki baino errealago eta gogoangarria:
Turner: Snow Storm (argazkia: Tate Gallery)
ISLANDIAKO URAKANA
Ez da lurrikara, zeru-ikara da. Turnerrek margotu ahalko zukeen, lotzea lortuz gero. Eskularru bakartia itzulika pasatu berri da, bere eskutik kilometro batzuetara. Bide berri bati ekin niezaioke haizearen kontra, zelaiaz bestaldeko etxe hartaraino. Hegaka noa urakanean. X izpietatik pasatu naute, nire eskeletoak dimisioa aurkeztu die. Panikoa areagotu da itzulinguruka eta nora ezean noan artean, nora ezean eta hondoratzen lurzoruan barrena! Zein astuna den bat-batean eraman behar dudan guztia, zein nekeza tximeletarentzat gabarra bati tiratzea! Azkenean bai. Azken norgehiagoka dut atearekin. Eta orain barrura. Orain barrura. Leihatearen atzetik. Kristala asmakuntza bitxia eta handia da gero: oso gertu egon ahal izatea, baina ardurarik gabe… Kanpoan, sprinter tropel gardena formatu erraldoian doa laba-eremura. Baina orain ez noa hegaka. Eserita nago kristalaren atzean, geldi, nire erretratua bera bezala.
Tomas Tranströmer [Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta]
Bizientzat eta hilentzat: poema guztiak, 1954-2004 (Elkar, 2012)