High alaitasuna
Hasiera » Esku ezkerraz » Zubigintzan
Eka26 0

Zubigintzan

Atalak: Esku ezkerraz, Islandiera ikasten

Argazkia: Etxepare Euskal Institutua

Argazkia: Etxepare Euskal Institutua

Aste honetan bisita laburra egin diot Tabakaleran EIZIEk antolatutako itzulpen-lantegiari. Bertan, Arantxa Urretabizkaiaren eta Joseba Sarrionandiaren testuak oinarri hartuta, hainbat itzultzaile lanean jarri dira hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun. Itziar Otegik koordinatu du lantegia, eta Garazi Arrulak jaso du egunez egunekoa. Nik kiku bat, “kaixo” esateko sartu-irten bat besterik ez dut egin. Baina ikasi bai, ikasi egin dut, adibidez, “Oroimeneko portua” izeneko poeman, bokal guztietako errimak erabiltzen dituela Sarrionandiak. Poema aurretik ezagutzen nuen, bai, baina lantegira iritsi arte ez nintzen hortaz jabetu.

Bere kronikan Garazi Arrulak “Poesia joko bihurtzen denean” izenburua jarri dio nire bisitari, eta hauxe da laburpena, ezin egokiagoa:

Antonio Casado da Rocha izan dugu lagun saio honetan, eta euskaldun berri eta itzultzaile esperientziatik mintzatu zaie parte hartzaileei. Hogeita hamar urteak arte gaztelaniaz bizi izan zen, eta Islandian sortu zitzaion beharra euskarara hurbiltzeko, kide euskaldun bat baitzuen han. Islandian bertan heldu zion lehenengo hartu-emanari; kasurako, «platerak garbitu edo erratza pasatu bitartean entzun» egiten zituen CDak. Bueltan, euskaltegian eman zuen izena, eta hiruzpalau urtetan euskaldundu zen. Ikasketa prozesuan, literatura baliatu zuen «input linguistikoa» eskuratzeko, poesiaren bitartez, zehazki, eta horrek aunitz lagundu omen zion. Esan du euskararekin izandako arazo gehienak «psikologikoak eta soziologikoak» zirela; hala, hizkuntza ikastearen inguruan topiko aunitz daudela aipatu du, eta mamu horiek uxatzeko ekin ziola poesiarekin jolastu eta idazteari. «Bi komunitate linguistikoen arteko harresi hori apurtu» eta gurea kanporatzeko saioan ez da inoiz aski jende egonen; horretan ari da Casado da Rocha, besteak beste, Lizardiren Baratza irratsaioaren bidez. Azkenetako emanaldi batean, Billy Collinsen bost poema itzuli eta euskal bost poemarekin harremanean jarri ditu.

Euskaraz pentsatzen ote duen galdetu diote; filosofoak adierazi du behin mitxoletaren irudia ikusi eta segidan euskarazko hitza etorri zitzaiola. Hori mugarri izan zen harentzat, nahiz eta egunean hainbat hizkuntzatan pentsatzen duen, zer testuingurutan dagoen. Orobat aipatu du hiztegiak aunitz kontsultatzen dituela, baina interes bera duela erabiltzen den euskararekiko, hots, zilegitasuna ematen diola ere hiztegian agertu ez baina hizlariek darabilten hizkuntzari. Esan duenez, arriskuak har ditzake poeta delako, itzultzailea balitz ez luke, segur aski, halakorik eginen. «Hasieran purista nintzen, baina batzuetan ulermenaren kalterako zen, eta orain jendeak darabilen hizkera horretara hurbiltzen saiatzen naiz, aldi berean zerbait ederra eta freskoa egiteko». Euskarazko poesiaren metrikari buruz ere galdetu diote itzultzaileek, bezperan zintzilik geratu baitzen galdera, eta bisitariak errepaso historiko bat egin du bertso eta kopla neurri ohikoenetatik. Horrela, itzultzaileak adoretu ditu: «Nik duela hamar urte ez nekien zer zen kopla bat, baina orain horrek nire bizitza aberasten du».

Hala da, bai. Gustatuko litzaidake bi komunitate linguistikoen arteko harresi hori apurtzea, edo gutxienez zubi gehiago eraikitzea. Izan ere, hori da egiten saiatzen naizena filosofian ere: zientzien eta humanitateen arteko zubiak zeharkatzea. Urrunago joan gabe, aste honetan bertan ere EHUko Kultura Zientifiko Katedrak 5 urte bete dituela ospatu dugu, eta lagun batzuekin batera parte hartu dut bideo honetan.

Bertan esaten dudan moduan, zientzia da kultura, oinarrizko kultura. Beraz nik zientzia ikusten dut kulturaren barnean eta ez bata bestearen kontrako egoera batean; denok ikasi beharko genuke zerbait. Zeren azken finean, mundua ulertzeko zientzia behar dugu, eta zientziak baldintzatzen du mundua ulertzeko, unibertsoa ulertzeko, gizartea ulertzeko gure era, gure modua.

Bestela, zer egiten dute Virginia Woolfek, Mark Twainek, Shakespearek eta Edgar Allan Poek zientziaren garrantzia azpimarratzen duen bideo batean? (Azpimarra dela eta, Maddalen Iriartek ere parte hartzen du.) 2’38” segunduan ikusiko dituzue. Bideoan ez nuen astirik izan zientzia zergatik den kultura adierazteko. Beste batean izango da.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA