High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten » Poem recording Islandian
Eka13 0

Poem recording Islandian

Atalak: Islandiera ikasten, Ohar oro

IMG_6054

Reykavík-eko portuko auzoan zehar, 2015eko maiatzean

Graphic recording deitzen zaio mintzaldiak zuzenean irudikatzeko metodologiari, comic-etik eta pop-art-etik hartutako tekniken laguntzaz. Gurean Pernan Goñik oso ondo egiten du, hemen erakusten duen moduan. Oso erabilgarria da bileretan, batzarretan, kongresutan etab.

Duela gutxi entzun nuen graphic recordingez gain, poem recording ere interesgarria izan zitekeela. Metaforen eta poesiaren beste baliabide batzuen bidez, mintzaldi batek ematen duena islatzeko eta gizarteratzeko beste modu bat izan daitekeelakoan, oso ideia ona iruditu zitzaidan. Etorkizunean gehiago ikusiko dugulakoan nago. Jakinminak bultzatu nau eskua trebatzeko saiakera bat egitera, Islandian, demokraziari buruzko kongresu batean parte hartzen ari nintzela.

Vilhjálmur Árnason
Workings of Democracy:The Case of Iceland
2015eko maiatzaren 27an, Reykjavík-en

Hainbat arazo daude demokrazian
eta gure lapiko-iraultzaren sagak
hedatu dira; istorioak, haizeak
bezala, ugari dira Islandian
baina non dago gure erresistentzia?
Horra bi mila eta zortziko krisia.

 

Jende gutxi gara irlan, eta krisia
kudeatu genuen demokrazian.
Higatu zen gure erresistentzia.
Nor da erruduna? Diru-gosea? Sagak?
Prozesu sakonak egungo Islandian.
Erantzuna nork du? Akaso haizeak.

 

Bob Dylan ahaztu, mesedez. Haizeak
dena eraman du, dirua eta krisia.
Gazteen itxaropenak Islandian
interneten daude, ez demokrazian.
Haurren moduan maite ditugu sagak:
haiek ematen digute erresistentzia.

 

Gure izotzezko erresistentzia
nola indartu? Itzuliko den haizeak
jotzen bagaitu, esango al digu sagak
nola gainditu ahalko dugun krisia?
Dirauen prozesuak demokrazian
erro sakonak ditu gaurko Islandian.

 

Konektatuta, beti lehian, Islandian
elkarri egiten diogu erresistentzia.
Horrek eragiten du demokrazian.
Subjektu bako prozesua, haizeak
daroa. Berriro baletor krisia
berriro idatziko genituzke sagak.

 

Hitz egiteko ohitura da sagak
mendez mende eratu duena Islandian.
Hitz truke bakoitzean dautza krisia
eta aurre egiteko erresistentzia.
Baina norekin, non, nola, noiz? Haizeak
bozak aldatzen ditu demokrazian.

 

Demokrazian dirauten sagak eta
haizeak Islandian jotzen dutenean,
erresistentzia ezak krisia dakar.

IMG_6056

Reykjavík street-art-ez beteta dago, hemen portuko beste bat

(Zer arraio-forma erabili dudan hemen? Bada, sextina bat. Ez seiko handia; hori bertso edo ahapaldi mota bat da. Okzitanian asmatutako sextina da poema oso bat egiteko mekanismo konplexua; Joan Brossak egiten zituen katalunieraz, baina nik dakidala euskaraz ez da inoiz erabili edo argitaratu.)

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. “Poesia (zubi bat) bertsolaritza” | High Alaitasuna - […] hona ekartzen. Zubi horretan denok gaudenez, nor bere ertzetik, nork bere harria jarriz, oharrekin poem recording txiki bat osatu…
  2. Salda badago (Time Machine Soup-en) | High Alaitasuna - […] du bertan bizi izandakoa; ez naiz errepikatzen saiatuko. Esperientzia iradokitzailea denez, poem recording egiten aritu nintzen. 12 zopa dastatu…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA