High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Udaberria ospitalean
Mar24 0

Udaberria ospitalean

Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza

33_KRO~1-720x1146Garbiñe Ubedak Joan Mari Irigoienen azken poema liburuari buruz esan duen moduan, gaitz ankerrak bestearenak dira beti. Gaitza serio demonio datorrenean “zergatik niri?” galderatik “zergatik ez niri?” galderara pasarazten gaituena, gaixotasuna onartu eta harekin aurrera egiteko bide oinazetsuan makulu izan daitekeena, zer ote da? Bilatzen duen edo dugun serotonina-lore hori, zein udaberriak ekarriko du? Galdera horiek dira Irigoienen “bi urtetako kronika fakultatiboa”ren ardatza, muina edo gakoa. Hona hemen pasarte bat, non Golgotaren ordez, gaixotasuna Giro d’Italian igotzen den Mortirolo mendatearekin alderatzen den.

Zorionez, Mortiroloko aldapak igo ahal dira, baita jaitsi ere, eta Irigoienen liburuak amaiera gutxi-asko zoriontsua du, “zoriontsua” hitz egokia izan ala ez. Nahiz eta gazi-gozoa den, poesian badago ikasketa bat, gaixotasunaren eta giza sufrimenduaren gainean. Nik esango nuke enpatia dela ikasketaren funtsa edo motorra. Beste poeta batek esan duen moduan, minarenak garela, zorionarenak beste. Enpatia hori, gizatasunari hurbiltzeko bidean aurkitzen dugun minak ekarria, inon baino hobeto ikusten dut Sophia de Mello poeta portugaldarraren poema batean, Iñigo Roquek itzulia, eta duela gutxi Munduko Poesia Kaierak kaleratutakoa. Erlijio zehatz bat aipatu gabe, zinez poema erlijioso edo morala. Emmanuel Levinas filosofoaren arabera, bestearen aurpegian –bere presentzia zehatzean, intelektualismorik gabe– dugu etikaren jatorria, eta hala ematen du poema honetan:

OSPITALEA ETA HONDARTZA

Eta ospitalean barrena ibili nintzen
Non zuria desolatua eta zikina baita
Non zuria kolorerik ez den lekuari datxekion kolorea baita
Eta non argia errauskara baita

Eta hondartzetan eta landetan barrena ibili nintzen
Itsasoaren urdina eta urrunaren bioleta
Bil-bil egin nituen samaren bueltan
Jainko bat bezala ia libre ibili nintzen hondartzan

Ez nion harriari zure galde egin JaunaKaierak01-300x150
Ez nintzen zutaz oroitu haizea edatean
Haizea haize zen eta harria harri
Eta hura aski zitzaidan zinetan

Eta goiz itsastarreko espazioetan
Ibili nintzen ia libre jainko bat bezala

Eta itsuen bizimodua izan nuen egun osoan

Halere ospitalean aurpegia ikusi nuen
Ez pinudi ez haitzarte dena
Eta argia ikusi nuen errauts antzo horman
Eta mina ikusi nuen absurdoa eta neurrigabea

Korrikarekin batera udaberria dator, badator bizitza bere ederrenean dagoen urtaroa. Hondartzara edo mendira joango gara, zorioneko bagaude paisaiaz eta eguraldiaz gozatuko dugu familia eta lagunekin batera, baina hori ez da istorio osoa. Ez gaitezen ospitalearekin ahantzi; mina eta absurdoa han daude gure zain, itsuak ez bagara. Je est un autre, idatzi omen zuen Rimbaudek: ospitalean dago ni ere izan edo izango denaren bestea. Gordinak izan arren, horrelako poemak behar ditugu gure begiak leunki irekitzeko, poesia happy few batzuentzako jarduera itsugarria izan ez dadin, poesia benetan gizarteratzeko eta poesiaren bidez gu geu gizatiartzeko eta humanizatzeko.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA