Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Gaixokidetza (Jon Benitoren poema bat)
Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza
Otsailaren 27an, Lizardiren baratza irratsaioan, “Poesia eta medikuntza” saio berriari hasiera emango diogu. Asmoa da hilabetean behin bi poema hautatzea: bata, euskaraz idatzia, bestea itzulitakoa, kasu honetan Simon Armitagerena. Ezagutzen eta ezagutzen ez dugun gaixotasunaz arituko gara, zer nolako sufrimendua eragiten duen. Denok dakigun bezalako baldintza da hori –denok izan gara edo izango gara gaixo–, baina zailagoa izaten da komunikatzen. Gure bi poemek lan horixe egiten dute: diagnosiaren ziurgabetasunaren berri eman, pazientearen ikuspuntutik. Azken urteotan euskaraz idatzi diren poema berrien artean, kezka hori bera bikain adierazten du honako beste honek, Jon Benito idazle zarauztarrak Bulkada (Susa, 2010) bere azken poema liburuan argitaratua:
GAIXOKIDETZA
Ihes egiten dit bihotzerrearen lurrunak.
Hortzak oker ditut, hortzoiak gorrituta:
—Erraz jartzen zaizkizu odoletan?
Gorputza zerbaiten abisu ematen ari da.
Ile asko galdu dut azken hilabeteetan,
lau kilo gihar masa ere bai:
saihetsak markatzen zaizkit orain bularrean.
Amorruaren dardara betikotu zait okotzean.
—Sukarrik? —Buruko minik?
—Beherakorik? —Herpesik?
Urduritasunak digestioa pisutu dit
eta goitika datozkit hitzak.
—Psikosomatikoa izan daiteke.
Bista nekatua, betzulo sakonak…
Erradiografiak galdera itxurako amurik ez
eta soberako izurik ere ez du erretratatzen.
—Ez da ezer berezirik antzematen.
Tasa normaletan daukat desilusioa.
Botikak hartu eta berrikuste txanda eskatu.
—Ez dirudi larria denik.