High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Hilak
Aza01 0

Hilak

Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza

Omiasaindu egunean ez naiz kanposantura joaten, baina santu guztien uda txiki honetan Jaizkibelera edo Onddira igoko nintzateke, edo Urbixara: hura, bai, zeruko bidea. Han, Oñatin, agian, Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearekin topo egingo genuen. Duela gutxi Sautrelan ikusi dugu, bere azken poema liburua aurkezten, guztiz gomendagarria dena; baita ere beste bat, ezezagunagoa: Vincent Andrés Estellés-en poema antologia bat, Gerardok ederki euskaratuta (Estellés euskaraz, Bostezo Kultur Elkartea, Burjassot-Godella, 2013).

Hernaniko udal liburutegian topatu dut liburua, eta harritu egin nau poeta ezezagun honek. Gaztelaniaz idatzi izan balu, Juan Marsé bezain ospetsua litzateke, baina valentzieraz idatzi zuen Estellések: sexuaz, frankismoko gizarte zekenaz, beldurraz. Eta heriotzaren zorroztasunari buruz poema ikaragarriak ditu, askoan umore beltzean marrazturik. Besteak beste, soneto txuri hau aukeratu dut:

Banan-banan altxatu ziren hildakoak,
isilean, hilobi beteetatik,
eta hilerriko atean bildu ziren,
altzifreen artean ezkutaturik,

eta hildakoen artean kontsignak zebiltzan,
ondo zifraturiko kontsigna subertsiboak,
medikuaren hileta-segizioa noiz helduko
zain zeuden bitartean. Baina medikua,

hilkutxaren barruan, izu-larriz ohartu zen
hilerriaren hurbiltasunaz
eta bezero haien subertsioaz,

eta ostikoa eta ukabilka tapakia hautsi,
eta lasterka hasi zen mahastien artean,
eta ez zen gelditu Nàquera-raino.

(El gran foc del garbons, 1958-1967. Gerardo Markuletak itzulia.)

Hasier Etxeberriarekiko solasaldian Gerardok tabakoa aipatu zuenez, gaur hildakoei buruzko beste poema batekin akordatu naiz, Billy Collins-en “Hilak”:

HILDAKOAK

Hildakoak goitik guri begira daude beti, diotenez,
oinetakoak janzten edo ogitartekoa egiten ari garelarik,
goitik behera begiratzen gaituzte zeruko ontzien beirazko zorutik
eternitatean zehar poliki arraun egiten duten bitartean.

Lurrean mugitzen diren gure burugainak behatzen dituzte,
eta sofan edo zelai batean etzan egiten dugunean
(agian arratsalde luze baten marmarrak jota),
haiei begira jarri garela pentsatzen dute hildakoek;
orduan arraunak jasota isilik geratzen dira
eta itxaroten dute, gurasoek nola, begiak biltzen ditugun arte.

THE DEAD

The dead are always looking down on us, they say.
while we are putting on our shoes or making a sandwich,
they are looking down through the glass bottom boats of heaven
as they row themselves slowly through eternity.

They watch the tops of our heads moving below on earth,
and when we lie down in a field or on a couch,
drugged perhaps by the hum of a long afternoon,
they think we are looking back at them,
which makes them lift their oars and fall silent
and wait, like parents, for us to close our eyes.

(Questions about Angels, 1999. ACdR-k itzulia)

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA