Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Gorputzak hitz egiten duenean
Atalak: Ondo bizi, Poesia eta medikuntza
(Iturria: Wikipedia)
1936an gauza anitz gertatu ziren munduan. Urte horretan zirujau frantziar batek, René Leriche, modu ezin poetikoagoan osasunaren definizio bat proposatu zuen: “osasuna da bizitza”, idatzi zuen, “organoak isilik daudenean”. Gaixotzen garenean, mina sentitzen dugunean, organoek garrasi egiten dutela esan liteke. Gure gorputzarekiko harremana aldatu egiten da. Berehalakoa zena ez da berehalakoa, pentsatu gabe egiten genuena ez da horren erraz egiten ahal, jabetzen gara gorputzaren ozentasunaz, haren presentzia deserosoaz.
Maiz dena iluntzen zaigu, beltzak eta gorriak ikusten ditugu. Medikuntzak egoera hori argitzeko esperantza ematen digu, baina ez beti, eta inoiz ez ezeren truke. Ataka horretan, kinka horretan dagoenak badaki zer den. Eta Joan Margarit poeta kataluniarrak ere bai, bera maisua baita giza existentziaren ajeak deskribatzen. Miserikordia Etxea bere liburuko poema batek Kimioterapia izena du. Hona hemen Juan Ramon Makusoren itzulpenean:
KIMIOTERAPIA
Gaur hasi behar du.
Goizalde aurretik esnatzen da
gelako iluntasunean.
Iluntasuna gailenduko da, pentsatzen du:
eguzki beltza goizalde beltzean
sortuko da hiri beltzean
portu ilun batekin itsaso ilun batean.
Badaki bere barnean
apopilo bat ezjakina [dagoelako],
ilunpez abstraktua.
Beltzak atseden hartzeko
begiak ixten dituenean,
eta kanpoan iluna dago eta gela
burua bezain iluna.
Buru barnean tristura handitzen da.
Tristura barnean, beldurra.
Pertsiana igotzerakoan,
eguzki gorri bat kristaletan sortu da,
itzela eta suntsitzailea.
Itzela eta suntsitzailea da eguzki hori, baina ez beltza, gorria baizik. Margariten irudia ikaragarria izan arren, dena ez da etsipena. Poesia eta medikuntza atal honetan diagnostikoa, zahartze prozesua, medikuekiko harremana, enpatia, eta batez ere gorputza izan ditugu hizpide. Samurtasunerako tokia ere badago aukeratu ditugun poemetan.
Adibidez, Tere Irastortzaren Eta orain badakit (Pamiela, 2011) liburuan, badago bi poemez osatutako diptiko bat. Lehenengoan, landare edo lore batekin alderatzen du poetak bere gorputza: hazten, aldatzen eta bere burua zaintzen dakiena. Lan egin duenean, lehertu arte ere lanean ibili denean, eutsi egin dio gorputzak poetari, eta poetak eskertu nahi dio mesedea. Ez zaio gaizki esaka arituko, eta idazleak ez du onartuko gorputza zatarra edo itsusia denik. Bigarren poeman, maitasun hori itzultzen dio poetak bere gorputzari. eta honela mintzo zaio:
Maite zaitut, gorputz…
Nola onartuko dut, bada,
behar ez zaitudana?
Eta orain, aittu,
nekatuta zaude eta atseden hartu nahi duzuna… badakit,
badakit, hotzago eta isilago eta ilunago iruditzen zaizula,
orain, negua.
Aittu… Itxi begiak. Munduak uste du akabatua zaudela.
Aittu… laga. Zainduko zaitut nik, bitartean,
atseden hartzen duzun bitartean.
Guk ere atseden hartuko dugu, bada, hurrengo denboraldian Lizardiren baratzera itzultzeko esperantzan. Bitartean, ondo bizi!