High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten » 2016rako, poesia kalean
Eka27 0

2016rako, poesia kalean

Atalak: Islandiera ikasten

artejiraEkainaren 28an hiru urte beteko dira Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenetik. Hori dela eta, Donostia 2016ren egoitza berriaren ateak ireki egingo dira egun horretan bertan. Donostiako 8 kulturetxek antolatu duten “Oreka” ikuskizunean parte hartuko dut, Loiolako Latsari plazan, 11:30tan. Klara Badiola, Roberto Pacheco eta Miren Agur Meaberekin batera irakurriko ditut poemak, eta gero artejirari jarraituko diogu Via Foran, Mikel Azpiroz eta Jabier Muguruzarekin (17:00tan).

Irakurriko ditudan poema gehienak Islandiera ikasten liburu berritik datoz. Hasteko honako hau aukeratu dut, horrelako ekintzak zergatik egin behar ditugun azaltzen duelakoan.

POETIKA EZ HAIN TTIPIA

Behin batean Lisboan   Baixatik nenbilela
artista ikusi nuen   garrasika plazan

manta baten gainean   bere opera osoa
erosle baten bila   liburuak zeuzkan

nik ez nion erosi   poesia ez da arraina
saldu egiten bada ere   kaleko azokan

musikaren antzera   debalde eskaintzen da
gustuko izan duenak   zerbait eman dezan

diziplinaren bidez   nortasuna eraikiz   
horixe da poetak   jasoko duena

poemak idazteak   ez zaitu aldatuko
baldin ez badituzu   irakurtzen ozen

jendaurrean mintzatzen   ez bazara ausartzen
esaten duten hori   ez baduzu aditzen.

(Doinua: Behin batean Loiolan)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA