Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zinema eta ideiak, Zinemaldiaren aurrekoa
Atalak: Filmak, Opera
Roberto R. Aramayoren ideia zen gaztelaniazko “Ideas de cine y cine con ideas”, baina literalki itzulita ez du graziarik. Behin pedante edo eusnob jarrita, nik proposatuko nuke ZINoEMA: “noema” hitza antzineko νόημα-tik dator, ustea, edo zerbaiten inguruan uste dena. Eta hori da egin nahi duguna: zinemaren inguruan pentsatu eta mintzatu. Euskaraz ere bai: asteartean Irati Jimenez, Iratxe Fresneda eta Koldo Almandozekin egingo baitugu mahai-inguru bat, zinema eta narrazioaren arteko harremanak eztabaidatzeko. (Hori arratsaldean, San Telmo Museoan; goizean Fermin Muguruza etorriko zaigu Fakultatera.)
Irati, Iratxe eta Koldo dira hitz egingo dutenak eta ni saiatuko naiz isilik egoten; moderatzaile arituko naiz, “Zinema eta narrazioa” gaia jarrita. Ez “zinema eta literatura”, “narrazio” hitza zentzu zabalenean erabili nahi dugulako. Nobelak eta ipuinak, noski, narrazioak dira. Komikiak ere bai. Poema batzuk narratiboak dira. Opera da narrazioa (Pucciniren La Bohèmek, esate baterako, musikaren erabilera 20. mendeko zineman aurreratu zuen). Bideojokoak dira narrazioa (ez guztiak, baina ikus ezazue The Walking Dead).
Bideojokoa baino lehen, The Walking Dead telesail bat izan zen. Esaten dutenez, telesailak dira gaur egun egiten den narraziorik biziena; “lehen zinema eta literaturaren inguruan genituen elkarrizketak, gaur egun telebistaren aurrean izaten ditugu” dio Elwood Reidek gaurko Babelian. Reid da The Bridge telesailaren sortzailea (showrunner delakoa) eta bereari eutsi nahi dio, noski, baina bere esaldi horretatik abiatuko gara asteartean. Ziur aski narrazioa zer den ez dugu adostuko, baina han elkartuko gara, gure artean hitz egingo dugu eta zuekin ere bai; etorri, ondo pasako dugu.