Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
J. L. Otamendiren azkena eta Thich Nhat Hanh
Atalak: Poemak
Eta galderak. Juan Luis Zabalak bere kronikan jaso duen moduan, poetak honako galderak izan ditu gidari: “Orain esku artean daukagunarekin zer egin behar dugu? Zer egin behar dugu gaurko egunarekin? Denok dauzkagun gauza txiki horiekin zer egin behar dugu? Zer egin dezakegu elkarrekin?” Garrantzi kapitala duten galderak, alegia. Publikoak eskatuta poema bat irakurri zuen Otamendik. Liburuari hasiera ematen diona, memoria eta geroaren arteko ertzean:
Baina hautatzekotan, beste poema bat ekarri nahi dut hona:
AZKEN BATEAN
azkena hel dakidanean
nirea soilik izan dadin saiatuko naiz
ez zor handirik
ez larregizko albo kalterik
leihoak zabalik doazela umore gaiztoak airean gora
mintzo garen herriaren azkena iristen bada
gurea soilik izan dadin saiatuko gara
ez erosta ez negar kanturik
arrangurarik ez haboro arranguren izartegian
eta zabal bedi zohargia bizirik diren hizkuntzetan
mundu honen azkena etortzen denean
mundu honena soilik izan dadin saiatuko dira
ez soberazko deitorerik
ez demasezko etsipenik
milioi urte batzuen isuria kanilean behera turrustan
utziko ditugu maite izan dugunaren markak
materiaren akorduan
eta hatsarreak azkena bilduko du agian
nola sagar ale batek nire eskuan itxaroten duen goizean
ireki ahala berriak jaio daitezen egunkariko orrian
Martin Luther King Jr.-ekin. Iturria: tnhspain.org
Baditut arrazoiak eta berriak poema hori gogoan edukitzeko. Atzo, egunkaria ireki ahala, jakin nuen Thich Nhat Hanh maisu budista oso gaixo dagoela, hilzorian, Bordeleko ospitale batean. 88 urte bete ditu Vietnam-eko monje, poeta eta aktibista horrek. Gogoratzen naiz egun batean alboan izan nuen gizon txiki, mehe eta bizi-biziaz. Harri bat bezain sendoa eta hala ere arin-arina ematen zuen. Basoa eta kearen usaina zerion bere arropari. Heriotzari buruz hitz egiten zuenean, askotan aipatzen zituen hodeiak, beren etengabeko eraldatze prozesua. Bai, leihoak zabalik doazela umore gaiztoak airean gora…
(Bideoa: Imanol Ubeda)