Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Basque Poetry app?
Atalak: Poemak
A
utobuseko gazte guztiak, edo ia guztiak, beren smartphonei begira. Zertan? Whatsapp, jokuak, musika, etab. Bat baino gehiago Twitterren, Marca egunkariko kontuko txioak irakurtzen. Nik aplikazio jaitsi berri daukat, AEBetako Poetry fundazioak dohainik ekoiztutakoa Android eta Macerako. Mobilari astindu bat eman, eta poemak eskaintzen dizkizu, gaika edo bilaketak eginez. Ehunka poema ditu, garaikideak gehienak, Poetry Magazinetik zuzenean hartuak.
Salseatzen nengoela, hara hor Kirmen Uriberen poema batekin topatu naiz, “Musua” izenekoa (Bitartean heldu eskutik, Susa, 2001), Elizabeth Macklinek honela itzulia:
Nire titiak txikiak dira eta begiak biribilak.
Zure zangoak, luzeak eta freskuak
iturritik behera datorren zurrusta bezala.
Hozka egin dizut zaman,
sendoa duzu, heldu gabea oraindik,
intxaur erori berriaren antzeko.
Nire gainera igo zara et musuka hasi sabelean,
uhin umelak barreiatu dizkidazu azalean,
orain hemen, gero han,
ekaitza hasi baino lehen erortzen diren
lehen tanta lodiek bezala, pla, pla, pla.
Lo geratu gara bizkar eta bular,
biltzen diren moduan ezpainak
hasperen ostean.
Agian ez du publiko handirik edukiko, baina otu zait ez litzatekeela zaila izango horrelako aplikazio bat euskaraz egitea. Aplikazio bera ez da programatzeko konplexua, eta poemak eskuragarri daude jada Basque Poetry eta Susa literatura webgunetan (zorionez, Susako katalogo ia guztia Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin lizentziapean dago).
Izan liteke proiektu polita, ikasle edo informatikari gazte batentzat. Ea norbait animatzen den!