Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zinema eta biografia: Danele Sarriugarte, Cristina Lasa & Harkaitz Cano solasean
Atalak: Filmak, Zinema-Noema
Zer da benetako askatasuna? Zer da ondo hezi edo heldu izatea, zer da pentsatzen jakitea? Blog honetan jarri nuen hitzaldian, David Foster Wallace idazle estatubatuarrarentzat benetako hezkuntzaren balioa “ongi egokitua” (well-adjusted) egoten ikastean datza. Norbera gauzak ikusteko era aldatzeko gai izatea da benetako hezkuntzaren helmuga. Bestela, DFWren arabera, behin eta berriro erortzen gara gure munduko “hasierako konfigurazioan”: norberekeria, kontzientziarik eza, sasi-lehiakortasuna. Honela dio DFWk, Danele Sarriugartek egindako itzulpen estimagarrian:
“Mesedez ez zaitezte larritu, konpasioaz edo besteak kontuan hartzeaz edo bertute delako horiez predikuka arituko natzaizuelakoan. Ez gara bertuteaz ari. Ari gara, nire besterik-ezeko izaera natural eta jaiotzazkoa, hots, sakonki eta literalki egozentriko izatea eta guztia neure buruaren leiar horren bitartez ikustea eta interpretatzea, nolabait aldatu edo nigandik ezabatzeko erabakia hartu eta horretarako lan egiteaz. Besterik-ezeko izaera modu horretan doitu dezaketen pertsonak, sarritan, ‘ondo-doituak’ [well-adjusted] deitzen dituzte, nire ustez ez dena besterik gabe hautatutako terminoa.
[…]
Kontu mistiko horiek ez dute zertan egiazkoak izan. Letra larriz idatzitako Egi bakarra da zuk zeuk erabakitzen duzula nola ikusiko eta hartuko duzun egoera. Hau da, nire aburuz, benetako hezkuntzaren askatasuna, ondo-doituta egoten ikastearena. Kontzienteki erabaki dezakezu zerk duen esanahia eta zerk ez. Zer gurtu erabaki dezakezu.”
Mathieu Amalric aktoreak Bauby-rena egiten
Denok zerbait gurtu egiten dugunez, zer gurtu erabakitzea da gakoa. Ondo-doituta dagoenak badaki zer gurtzen du eta zergatik. Eta hori ikasteak ez zaitu behartzen mundua bere horretan onartzera; gauzak aldatzeko ere ezinbestekoa da ondo-doituta egotea, munduarekiko egokitzapen etengabe batean. Horixe hezkuntzaren eta bide batez terapia guztien xedea.
Horretaz akordatu naiz Le scaphandre et le papillon filma hamaikagarren aldiz berrikustean (Argiako bere blogean Mikel Garciak ere komentatu zuen). Dakizuenez, Julian Schnabel-ek zuzenduriko filma horrek benetako istorio bat kontatzen du, Jean-Dominique Bauby-rena, “gatibutza sindromea” (Locked-in Syndrome) pairatu zuen kazetari frantziarra. Nahiz eta guztiz kontziente izan, garun isuri batengatik gorputz osoa paralizaturik zuen eta bakarrik begi bat klika zezakeen. Erabat inkomunikaturik gelditu zen Berck-eko ospitalean, “eskafandra” horretatik atera ezinik, baina han espezialista talde batek bere errehabilitazioari ekin zion. Haiei esker komunikazio sistema berri bat ikasi zuen Baubyk: laguntzaile batek moldatutako alfabeto bat esaten zuen, letraz letra, eta Baubyk begia klikatuz aukeratzen zuen zein letra erabili nahi zuen. Sistema neketsu hori erabiliz, filmaren oinarria den 136 orrialdeko liburua idatzi zuen Jean-Dominique Baubyk.
Marie-Josée Croze, Bauby-ren logopedaren paperean
Le scaphandre et le papillon filmak kontatzen duena da, funtsean, ondo-doitzeko prozesu bat, non Bauby bere egoera berrira moldatzen den. Bere zutabe batean, filma hau komentatzen, Harkaitz Canok galdetu zuen: “eskafandra itogarri baten barruan mugiezin egotea bera, betazala eta begia izatea munduarekiko dugun lotura bakarra, ez al da, akaso, zinema areto batean gaudenean bizi dugun esperientziaren pareko, nolabait?” Baiezkoan nago; nahiz eta Baubyren kasua muturrekoa izan, espektro horretan gaude gutxi gorabehera gu denok, nork bere komunikazio arazoekin eta munduarekiko negoziazioarekin. Zer da biografia bat, hautaketak, arazo eta prozesu horien historia baino? Biografia bakoitzean dago munduarekiko egokitzapen bat, negoziazio bat, etengabeko terapia bat.
Bestalde, “biografia” hitza idazketarekin lotuta dago, baina hala ere norberaren bizitzari buruzko hitz egiterakoan, batzuetan pelikula batekin alderatzeko joera dugu. Zinema, gure burua ezagutzeko tresnarik onena ote da? Hortaz eztabaidatzeko, zinemazaleak diren hiru idazle edota idazketan adituak ekarri ditugu gure solasaldira: aipatuak izan diren Danele eta Harkaitz, gehi Cristina Lasa estetikan eta psikoanalisian aditua. Beren heziketa sentimentalean zinemak izan duen eragina hitz egingo digute, eta biografia kontzeptu edo genero gisa, literaturan zein zineman, aztertuko dugu. Horrez gain, filmak eta autobiografia, zinema terapia modura, biopic-ak, fikzioa eta ez-fikzioaren arteko muga lausoak, eta egunkari/gutun-hizketa filmatuak hartuko ditugu gaitzat, besteak beste.
Hitzordua: Zinema-Noema 2. solasaldian (Donostiako San Telmo Museoan), irailaren 15ean, 19:00tan. Programa osoa, hemen.