High alaitasuna
Hasiera » Poemak » Gazal bat J.S.rentzat
Urt04 0

Gazal bat J.S.rentzat

Atalak: Poemak, Zinema-Noema

UnknownJatorrizko gazalak (edo ghazalak) Arabiako 7. mendean idatzi ziren, edo are lehenago. Beraz, gazala dugu Europako eta Ekialde Hurbileko forma poetikorik zaharrena, sonetoa baino askoz zaharragoa. Formari dagokionez, gazal bat bost distiko baino gehiagorekin osatzen da, elkarren arteko hari narratiborik gabe. Distiko bakoitzean, errima bakarra dago eta jarraian lelo bat (kasu honetan, “-a” eta “gurea”). Lehenengo distikoan, errima eta leloa bi bertso-lerrotan agertu behar dira; gainontzekotan, bigarren bertso-lerroan bakarrik. Horrek sortzen du errezitatzailearen eta publikoaren arteko harremana, zeinaren arabera batzuetan publikoak aurreratu eta kantatu egiten duen distikoaren amaiera, bertsolaritzan gertatzen den moduan. Azken diptikoak poetaren izena aipatu ohi du, sinadura bailitzan, baina kasu honetan Joseba Sarrionandiaren izena aipatu nahi izan dut, gazal honen edukia bere azken liburua irakurtzean etorri zaidalako:

GAZAL BAT J.S.RENTZAT

Hauxe da hauxe patua gurea;
petrala ala ez, balitza gurea!

Hitz egin, memoria, kontaiguzu
zer izan zen egoera gurea.

Zein izango ote da gure Oinaz
eta zein, bada, Ganboa gurea?

Sintesi bat, arren, Amama eta
Loreak. Zinema ez da gurea?

Munduan bere lekua aurkitu
ezaren bizitza al da gurea?

Sormena da sormenaren gainean;
heriotzaren aurka, grina gurea.

Lapur banden etikaren ostean
hau ere politika da, gurea.

Bere izaera ukatzen ez duen
gunea, zurea eta gurea.

Guri begira dagoen Joseba:
enbaxadore hori da gurea.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA