Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zinemalia
Atalak: Filmak, Zinema-Noema
Zinemaldiari Donostiako “D” letra kenduta, Zinemalia geratzen zaigu: goyarik eta glamourrik gabeko zine animaliak, zine gosea ase nahian. Nola ordea?
Hernaniko hainbat lagunek eskatuta, euskal zineari ziklo txiki bat eskainiko dio udalak. Txikia bada ere, badu atzean lana, eta eskertzekoa. Otsailaren 5ean abiatuko da Biteri kultur etxean, 19:30tan. Gure oroitzapenak film kolektiboa ikusteko aukera izango dugu, dohainik eta hainbat egileekin, baita ondorengo solasaldia egiteko parada ere.
Hamabi ale labur osaturiko film honek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioan murgiltzeko gonbidapena egiten digu. Baina bere unibertso ez da berea bakarrik, noski. Kartzelako poemen argitalpen berrian, izenorde pertsonala pluralizatu zuen idazleak, kantu famatuko “ene begiek” ordez “gure begiek” idatzita. Izan ere, bere oroitzapenak gure oroitzapenak dira dagoeneko.
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik, bada. Ikusi nahi dute, zer ikusiko duten, zer ikusiko dugu aurretik jakin gabe ere: dela bainerako ur zikina, dela autobusera sartzen den jendea, balearen sabelera bezala. Ikus dezagun bada, Sarrionandiaren “poesiaren giltza txikiaz” filmak hainbat ate eta hainbat begi zabalduko dituelakoan.