High alaitasuna
Hasiera » Poesia eta medikuntza » Simon Armitage-ren kasu misteriotsua
Aza23 0

Simon Armitage-ren kasu misteriotsua

Atalak: Poesia eta medikuntza

Aski ezaguna da Fernando Pessoaren poema, “Autopsikografia”. Honela hasten da Iñigo Roqueren bertsio borobilean:

Olerkaria itxurazale hutsa duzu.
Hain dago itxurakeriari emana,
non min-itxurak egiten baititu
zinez mina duen arren, jauna.

Arrazoi ote du Pessoak ala gehiegikeria bat da poeman dioena? Mina edo gaitzaren itxura dena, ez da mina edo gaitza bera? Pello Zubiriari esker, azken asteotan beste poema bat gogoan izan dut etengabe, Simon Armitage poeta ingelesak bere Book of Matchesen argitaratua. Hemen Pelloren itzulpena (hor jatorrizkoa eta han gaztelaniazko bertsio bat):

Espondilitis Ankilosatzailea:

Ankilosatzea da erantsi edo lotzea
eta espondilitisa hezurraren edo bizkarraren.
Erdi hark aipatzen ditu kraska eta klikak,
ene giltzadura eta diskoen erloju-mekanismoa,
nire mokorren txirrika horztuna.
Fosiltzen ari naiz – geldirik nagoen aldioro
kartilagoari uzten diot josten, ehuntzen, amarauntzen.

Maitea, gauean eskeletoa bilakatuko zait opilezko, kristalezko, izotzezko,
eta zuk aukeratu itzularazten nauzun egunsentia baino lehen zakarki bizira
ala nagikerian uzten nauzun nire egokera bihur dadin arte izakera.

Ez utzi bakean. Ez utzi lo egiten.

120622Armitage_6335170

Simon Armitage mendiko ibilaldi batean (2010)

Ederra da bertsioa, estimatzekoa  nola itzuli dituen Pellok hainbat pasarte. Adibidez, “the shape I take” – “the shape I keep” aliterazioa bihurtzen da “egokera” – “izakera”. Edo  “kraska eta klikak” onomatopeiak. Edukiari begira ere, asko gustatzen zait. Maitasun poema da, azken finean, gaixotasunak dakarren arriskua uxatzeko idatzia. Poetak maitaleari laguntza eskatzen dio. Bestearen beharra du bizirik irauteko, fosil bihur ez dadin. Ez gaude denok, bada, gutxi-askoan egoera horretan bertan?

Foto del día 07-11-14 a la(s) 09.09

Simon Armitage: Walking Home (Faber and Faber, 2012)

Baina, hemen misterio ere  badago. Poema hori idazterakoan, Armitagek espondilitis ankilosatzailea pairatzen zuen. Zubiriak duen gaixotasun bera, alegia. Eta Pellok esan didanez, inork baino hobeto islatzen du poemak gaixotasun hori zer den pairatzen duenarentzat: soinuak, minak, beldurrak… Kontua da Armitageren diagnosia aldatu dela. Book of Matches argitaratu eta gero, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, medikuak esan zion bere gaixotasuna ez zela espondilitis ankilosatzailea, baizik eta “beheko bizkarreko min sindromea” [lower back-pain syndrome]. Espondilitis zuelakoan idatzi zuen poema, baina poetak ez zuen, benetan (zientziak dioenez), gaixotasun hori. Eta, hala ere, ederki deskribatu du benetako gaixoek duten esperientzia bera. Ez al da hori Pessoaren paradoxa?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA