High alaitasuna
Hasiera » Islandiera ikasten » Book-trailer bat nola egin 5 minututan
Aza29 0

Book-trailer bat nola egin 5 minututan

Atalak: Islandiera ikasten

Gorroto ditut book-trailer gehienak. Batez ere, istorioaren agertokiak erakusten dituztenak. Liburua izorratzen dute spoiler bihurtuta, edo bideo egilearen iruditeria inposatzen digute, gure irudimenak egin beharreko lana oztopatuz. Liburuak maite dituenak hitzak maite ditu. Beraz, book-trailer bat egiterakoan, hitzak soilik nahi nuke agertzea, liburua objektu fisiko baten gisa, eta ez liburuaren “esanahi” ofiziala irudi batzuen bidez. Hitzek ez baitiote esanahia inposatzen ikusleari.

Irudiekin ona banintz ez nintzateke poeta izango, argazkilaria baizik. Baina liburu berriari book-trailer xume bat egin nahi izan diot. Etxean egin dut, PC eta argazki kamera arruntak erabiliz. Hauxe prozedura:

1.- Liburua eskuratu.
2.- Hogei bat argazki egin gertu-gertutik, pasarte esanguratsuak ager daitezen. Argazkien ordez, bideo laburrak ere erabil daitezke.
3.- Gehitu azala eta kontrazalaren argazkiak, azala egiteko prozesuan erabili den edozein irudi, etab.
4.- Argazki/bideo horiek ordenagailura eraman, eta dagokion softwarea erabiliz, 2-3 minutuko bideo bat sortu.
5.- Bideoari musika jarri.
6.- Youtube edo Vimeo-n kargatu.
7.- Sare sozialen bidez hedatu.

Argazki kamera gehienek dituzten funtzioak nahikoak dira book-trailer bat egiteko

Egungo argazki kamerak gauza dira book-trailer bat egiteko

iMovie edo Camtasia bezalako programek asko errazten dituzte 4. eta 5. pausuak. Benetan: behin lehengaiak eskuratuta, metodo minimalista horrekin 5 minutuko kontua da. Hala egin nuen nik atzo, eta emaitza nahiko amateur dela aitortzen dut, baina poesian profesionalik ez. Denok gara amateur hutsak.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA