Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
HIES
Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza
Jon Salaberri (Iturria: Argia)
Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen geundela, 20 urte bete ziren Jon Salaberri zendu zenetik. Nik ez nuen ezagutu, baina lagunek kontatu didate bera izan zela Euskal Herrian publikoki HIESdun bezala agertutako lehenetakoa, eta lan handia egin zuela gaixoen alde eta gaitzaren inguruko kontzientzia gizarteratzeko.
Arrasatearra zen Jon Salaberri eta aste honetan Goiena telebistak eman du argitara erreportaje anitz interesgarria, familiaren eta lagunen testigantza jasoz. Jon Salaberriaz gain, Euskal Herriko historia zati bat ematen digu erreportajeak, droga, politika, osasuna eta gizarte kontuak uztartuz modu hunkigarrian.
Gaitza dela eta, orain gogoratzen naiz euskal poema batekin, “Joxerra Agirrek HIES frogak egitera joan zenean”. Juanjo Olasagarreren Puskak biziz (Susa, 2000) liburuan aurkitu dut. Ospitaleko itxarongelara eramaten gaitu, “esperantza eskuetan”, eta han egiten diren prestaketa saiakeren eta gogoeten berri ematen digu, paturik “makurrenerako ere indarrak” biltzeko ahaleginetan.
Gogorra da Olasagarreren poema, gogorra bezain egiazkoa. Baina ez dezagun ahantzi analisiak, etorkizuna iragartzeko saiakera horiek, ohiko kontuak direla osasungintzan. Ez diezagun beldurrik izan. Poesiak duen deskribapen zehatzerako dohaina erabiliz, irribarre txiki bat ere egin diezaiokegu analisiak egiteari. Hona Ted Kooser poeta amerikarrak egindako poema, nire bertsioan, txiza lagin bat ospitalean eman ondoren.
GERNU LAGINA
Ospitalean, eguzkiak zuritutako harrizko oskola
hiri ertzean, azken ganberatxoraino
sartu zara txoko txiki batean
perlaren modukoa –hotz, txuri eta distiratsu–
eta konketaren putzu hozkirriaren gainean
kopa batean zure jario preziatua isuri duzu.
Horren erraza da hori. Baina urrearen beroak
–zure gorputzak urtu eta forma batean azalera
eman duena– liluratzen zaitu,
zure haragiaren sukarraz eskua berotzen
modu ikaragarrian. Organo bat zure eskuan:
barea edo pankreas koipetsua,
burmuineko lobulu bat, kezkaren
lurrina dariola. Badakizu kanpoan
erizain bat itxoiten dagoela, hartu eta gel bihurturik
orritan zatitu, mikroskopian jarri,
doktoreak zure etorkizuna bertan irakurri dezan,
eskuak igurtziz. Kaliza altxatzen duzu, topa egin
ispiluan dagoen zure lagun horren osasunarengatik;
berak irribarretxo bat egin du, baina ez du edango.