High alaitasuna
Hasiera » Diskoak » Animaliak
Abu06 0

Animaliak

Atalak: Diskoak, Eako poesia egunak, Paisaiak, Poemak

Argazkia: Karmen Zabaleta (@kazabaleta)

Argazkia: Karmen Zabaleta (@kazabaleta)

Aurreko astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau egiteko:

Bi mendi dira, hain zuzen ere,
bi mendi zure begien pare:

Mendi bat animaliena da;
beste hori, jainko-jainkosena.

Eta bien arteko arana,
gizakiena, itzaletan da.

Goiza da eta ez dakizula
jakin arren, ez zara ahula.

Baina halere gorantz begira
bi herrimin sentitzen dira:

Ez dakiela ez dakienaz
eta badakiela dakienaz.

Abuztua irakurtzeko da, oporretan egon ala ez. Jainkoz beteriko klasiko batekin hasi naiz: Thomas Mann-en Herio Venezian, udako istorio perfektu bat: udak eta belle epoque orok amaiera dutela ahaztu gabe, bidaia eta edertasuna goraipatzen dituena.animales-sueltos1

Jainko-jainkosen mendia albo batera utzita, orain animalien mendian arreta hartu dut. Animaliei aipamen ugari egiten zaie Anariren diskoetan, hortaz aritu ziren Argiako elkarrizketan Anari eta Gorka Bereziartua. Niri izugarri gustatzen zait “Oreinak”, diskoaren erdi-erdian dagoen kantua, bere biola eta guzti. Animalia bat errepidean gurutzatzen denean, begira geratzen bazaizu, horrek badauka zerbait. Badago poema famatu bat, Elizabeth Bishop-en “The Moose”, horrelako enkontrua luze eta eder deskribatzen duena:

A moose has come out of
the impenetrable wood
and stands there, looms, rather,   
in the middle of the road.
It approaches; it sniffs at
the bus’s hot hood.
[…]
Taking her time,
she looks the bus over,   
grand, otherworldly.   
Why, why do we feel   
(we all feel) this sweet   
sensation of joy?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA