Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Abuztuaren 25ean, Donostiako suntsiketa revisited
Atalak: Aforismoak, Bertsoak, Islandiera ikasten
Badator abuztuaren 31a, Donostian data seinalatua. Aurten ez da 1813ko sutearen mendeurrena ospatuko, baina horrek ez du esan nahi gogoratzeko eta eztabaidatzeko paradarik izango ez dugunik. Sua ez da oraindik guztiz itzali, eta Fito Rodriguezen blogean polemikak dirau, “iraganaren berri ez ezik, iragan horrek guregan utzi duen arrastoari kasu eginez.” Hortaz hitz egingo dugu Donostia Sutan elkarteak antolatutako irakurraldian (zehaztasunak hemen): bakea eta gerra, iragana eta geroa, lagunak eta etsaiak, hiria eta natura ehuntzeko moduaz.
Nik ondo dakit zer egin nuen 2013ko abuztuan, Islandiera ikasten liburuan kontatzen dudalako, hainbat poema direla medio. Eta poema horiek gehi Fitoren gogoetek, Utriusque Vasconiaeko lagunek argitaratu izanak, irakurraldiaren muina osatuko dute. Bertso idatzi batzuk ere kantatuko ditugu, Edortaren laguntzaz, ahotsa ez badugu urratzen. Eta klasiko batzuk. Zeintzuk? Bada, ingelesez egindako literaturari erreparatuko diogu, poesiaren bidez Donostia erre zutenen kultura eta kezkak ulertzeko. 1813. urtean Samuel Taylor Coleridge idazten ari zen Marinel Zaharraren Balada (Armiarman irakurgai), eta 19. mendeko “gontz garaia” ezin hobeto deskribatzen duen Matthew Arnold-en poema famatua, Dover Beach. Irlandarrak ere egongo dira tartean, W. B. Yeats-en poema berezi batekin. Joseba Sarrionandiaren eta Juanjo Olasagarreren bertsioak erabiliko ditugu.