High alaitasuna
Hasiera » Bertsoak » “Ez du denborak dena egingo…”
Aza20 0

“Ez du denborak dena egingo…”

Atalak: Bertsoak

IMG_20151118_175941408Gaur egungo bertsoak badauka literaturatik eta poesiatik. Maialen Lujanbioren “Gogoratzen naiz lehengo amonen / zapi gaineko gobaraz” horretan Georges Perecen “Je me souviens” entzun dezakegu, Joseba Sarrionandiaren bidez bada ere. Maialenek berak gai hura hartu zuen hizpide aurtengo Eako poesia egunetan, eta duela gutxi poesiatik urruntzen ez diren bertso pare bat kantatu zuen, Memoria Eguna dela eta, inork gutxik aipatu duen Hernaniko udaleko alderdi guztiek egindako ekitaldian. Gaia ez da erraza, harria bezain pisutsua baita; baina hala ere bertsoek badute grazia, aliterazioak eta errepikapen batzuk medio, eta egia ere ez dute faltan, bihotzean pentsatuak eta buruan sentituak izan baitira. Airean eta harrian idatzitako bertso horiek merezi duten oihartzuna jaso ez dutelako, eta (Kronika bat izan ezik) sarean arrastorik ia ez dagoenez, hemen transkribatu ditut.

“Harri guztiak dira desberdin
ta denak harri hala ere.
Bakoitzak behar du bere ideien,
hitzen eta ertzen jabe.
Baina elkarrekin eraikitzeko
leundu behar goi ta behe,
zaurgarri diren ertzak leundu,
leundu, kamustu gabe,
gu ez baikara elkarren berdin
baina bai elkarren pare.

Ertzak leunduz lantzen lagundu
leheneko pasarteak.
Ez du denborak dena egingo,
euriak ta haizeteak…
Harria landu ahalko du soilik
guk hala nahi izateak;
elkarbizitzak, elkarri hitzak
entzun eta esateak.
Ez du denborak dena egingo…
bai, aldiz, borondateak.”

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA