Mundua ez da biribila
Hasiera » Gizartea » Zer moduz pasatu zenuen atzo lanean?
Api02 0

Zer moduz pasatu zenuen atzo lanean?

Atalak: Gizartea

Lantokian jolas giroa eskatzeko iaz egindako manifestazio bat

Lantokian jolas giroa eskatzeko iaz egindako manifestazio bat

Ofizialki izendatutako “nazioarteko zerbaiten egunak” gutxi balira, badira ekimen pribatuz sortzen direnak. Atzo, apirilaren 1a, esaterako, Lantokiko Jolas Giroaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan, Playfair izeneko AEBetako kontsultoretza batek orain dela hamarkada bat ezarritako ohiturari jarriki. Bide batez, ospatzaileek datarentzako ofizialtasuna eskatu zieten erakunde publikoei. Serioa al da hau?

Lan gogorraren eredutzat agertu ohi da Thomas Alva Edison asmatzailea, baina hark esana da bizitzan egun bakar batean ere ez zuela lanik egin, dena izan zela ongi pasatzea. Hala ere, mendetan jaso dugun -eta oraindik jasotzen dugun- heziketa judutar-kristauak sendo txertatu digu azpikontzientean Jainkoak, Adamen garaian jada, lanari eman zion zigor kutsua. Lana eta dibertsioa guztiz aurkakoak direla uste dugu, salatzen dute Lantokiko Jolas Giroaren Nazioarteko Egunaren antolatzaileek. Eta ez du zertan hala izan. Are gehiago, lanean ondo pasatzea, eskubidea ez ezik, beharra ere ez ote den galdetzen dute. Giro onean egindako lanak fruitu hobeak ematen ditu, aldarrikatzen dute; hori ondo jakina genuen inork esan gabe ere, baina gainera hala frogatu dute hamaika ikerketa zientifikok. Beste kontu bat da giro ona sortzeko zer nolako proposamenak egiten dizkiguten Playfair-ek eta hark mundu zabalean dituen enparauek. Hona adibide batzuk:

  • Langile guztiek ume txikiak zireneko argazkiak eraman ditzatela lantokira, eta txapelketa antolatzea nor den nor asmatzeko.
  • Magoa edo bakarrizketaria eramatea bulegora.
  • Bilerak txiste sorta batez hastea.
  • Gai baten inguruan Mozorroaren Eguna antolatzea. Bihar, esaterako, denak pirataz jantzita.
  • Pasabideetan mus txapelketak edo paperezko hegazkin lehiaketak egitea.
  • Eguerdiko 12etan modako abestiarekin dantza egitea minutu batez.

… eta noizean behin lan pixka bat egitea, pentsatzen dugu.

Aholku horiei jaramon egiteak enpresaren hondamendia ekarriko ez duela erakusteko, Lantokiko Jolas Giroaren aldekoek hainbat adibide ematen dute. Interneteko bilatzaile ezagun baten Madrilgo bulegoan, berbarako, hiru futbolin eta Play Station-a daukate, eta dantza eta kantu txapelketak antolatzen dituzte bilkura handietan. Hegazkin konpainia bateko kontseilari delegatuak bileretan txisteak kontatzera animatzen ditu lankideak, eta hainbat aldiz agertu da mozorrotuta langile guztiei erakusten zaizkien bideo barregarrietan. Ehunka adibide gehiago omen daude. Eta atzo, manifestazio umoretsuak egin zituzten mundu osoan, momentuz adibide dena ohitura bihurtu dadin eskatzeko. Zuk, bitartean, zer moduzko eguna izan zenuen lantokian?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA