Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Nafarroa: azkenean diru-laguntza bai, baina mesfidantza ere bai
Atalak: Euskara, Hedabideak
Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer?
Mesfidantzaren hazia ereinda dakar Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei emango dien 240.000 euroko diru-laguntzak. 310.000 izan behar zuten hasieran, zero ondoren, eta hasierakoaren hiru laurden azkenik. Gaitz erdi, pentsatuko dute askok. Eta agian hala da, baina nafar komunikabide euskaldunek segurtasun handiagoa nahi eta behar dute, eta horretaz hitz egiteko elkarrizketa-mahaia eskatu diote gobernuari.
Eskaria egin duten medioetatik zaharrenetakoa, zaharrena ez bada, Xorroxin Irratia da: 27 urte ditu. Hantxe ari dira lanean zortzi lagun, Bortziriak, Malerreka, Baztan eta inguruko euskaldunei -hamar biztanletik zortziri, beraz- zerbitzu bat eskaintzen. Josetxo Apezetxeak hamazazpi urte daramatza bertan esatari, eta esan, esan egin digu bai, nolako sentsazioak dabiltzan diru murrizketa jasango dutenen bulegoetan: “Ez dakigu nola banatuko duten diru hori, baina pentsatzekoa da nahiz eta aurreikusitakoa baino gutiago izan, aterako garela. Kalterik izanen da, beti izaten da, baina okerrago da ikustea zer axolagabekeria edo utzikeria baden; euskaraz ari diren hedabideak kolokan uzteko gai izan badira, etorkizunean ea zer gogo duten diru-laguntza horiekin jarraitzeko”.
Xorroxinen kasua ez da hain larria izan, beren aurrekontuaren %10 inguru jasotzen baitute Gobernutik. Beste batzuek, erdia baino gehiago. Askok betiko itxita ikusten zuten pertsiana. Momentuz salbatu dira, baina badaezpada ez gaitezen gehiegi fida: banatuko diren 240.000 eurotik, 165.000 jasoko dituzte euskara hutsezko komunikabideek. Beren aurrekontu globalaren %7,6 besterik ez.
“2007ri dagozkion laguntzak dira hauek -dio Apezetxeak-; krisiaren aitzakiarekin izan dituzte blokeatuta, 310.000 euro ez da ere krisia konpontzeko kopuru potoloa baina tira”. Atzerapen ikaragarriarekin jasoko dute laguntza. Epe luzeko proiekturik ezin abiatu segurtasun falta horrekin. “Eta datorren urtekoaz deus ere ez dakigu, ez dakigu zer kopuru banatuko den”. Ez dago horrela bizitzerik, horregatik Nafarroan euskaraz ari diren 30 komunikabideek, aurten gertatutakoa gogor kritikatu eta gero, epe ertain-luzeko hitzarmena eskatu diote Nafarroako Gobernuari, aho batez. Ondorio on bat izan du honek guztiak bederen, Josetxo Apezetxeak gogorarazi digunez: katastrofea hurbil ikusteak batu egin ditu hedabideak. Orain arte, nor bere aldetik zebilen, egunerokotasunean murgilduta eta aldamenera begiratzeko denbora askorik gabe. Diru-kontuak berdintzea lan eskerga izaten da batzuentzat.