Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Elebitasuna umetokitik
Atalak: Hizkuntzak
Itzartzen denean, gaztelaniari eta euskarari jaramon bera egingo ei die ume honek, eta biak elkarrekin nahastu barik gainera!
Frantziako eta Kanadako ikerlariek aztertu dute gaia. Eta atera duten ondorioa hau izan da: elebitasuna amaren sabelean gaudenetik hasten da garatzen. Ama elebidunen umeek, jaio eta oso gutxira, hizkuntza bietatik edozeinetan hitz egiten zaiela ere agertzen dute interesa. Elebakarren seme-alabak, berriz… ba horixe, imajina ezazue.
Harrigarriena da, ikerlariak nongoak diren ikusita, Filipinetako ama eta umeekin egin dutela azterketa, edo behintzat jatorria herrialde hartan dutenekin. Ez jakin zergatik, baina tira, garrantzitsuena ez da hori. Garrantzitsuena ikerketaren emaitzak dira. Alde batetik ingelesa nahiz tagaloa, Filipinetako jatorrizko hizkuntza, zekizkiten emakumeen haur jaio berriak behatu dituzte; bestetik, ingelesa baizik ez zekitenenak. Hain zuzen, umeen hurrupatze-erreflexuari erreparatu diote.
Ikertzaileen esanetan, erreflexu hori areagotzeak adierazten du jaio berriak interes berezia daukala kanpoko estimulu batengan. Eta estimulu horietako bat ahozko jarduna izan daiteke. Hala, aztertutako umeengan joera bi nabaritu dituzte. Ama elebakarrengandik jaiotakoen hurrupatze-erreflexua bizitu egin da ingelesez entzutean, baina ez tagaloz entzutean. Elebidunen haurrek, dagoeneko igarri duzuenez, hizkuntza bien aurrean jokatzen dute berdin. Beste esperimentu batek, gainera, aditzera eman du umeak gai direla konturatzeko hiztuna hizkuntza batetik bestera aldatu dela; badakite bata eta bestea bereizten, beraz. Eta bienganako interes bera agertzeak lagundu egiten du, zer esanik ez, koxkortzen direnean biak ikas ditzaten.
Kontatu berri dizuedan honek déjà vu sentsazio halakoa eragin badizue, ez harritu. Ikerketaren emaitzak joan den urtarrilean argitaratu zituzten, eta apirilera arte itxaron dut hemen aipatzeko. A ze erreflexuak nireak!