El Correok 100 urte?

Gaur ez dut hemen nik idatziko. Aldizkari honen lagun on batek helarazi didan testua euskaratu dut nola edo hala, eta horrelaxe emango dizuet, hitzez hitz. Agian ikusita daukazue gaztelaniazko bertsioa beste webguneren batean, sarean bolo-bolo dabil eta. Baina beti webgune “subertsiboetan”, nekez “ganorazko” medioetan. Gaia El Correo egunkariaren mendeurrena da, eta testua, hauxe:
Azkuna eta Bilbaok gaur goizean inauguratu dute [apirilaren 22an egin zen ekitaldia], Bilboko Bide Nagusian, El Correok bere ustezko mendeurrena ospatzeko prestatu duen erakusketa. Azpimarratzekoa da erakusketak “ahaztu” egiten duela El Correo Falange Española de las JONS delakoaren egunkari ofiziala izan zela aipatzea; bertan argitaratzen ziren fusilatu beharrekoen zerrendak, bertan jartzen zituzten milaka lagun errepresio militarraren eta polizialaren jomugan, eta bertan goratzen zituzten Francoren eta Hitlerren krimenak. Eta ez da egia 100 urte bete dituela.
El Correo Español 1937ko uztailean kaleratu zuten estreinako aldiz, behin Francoren gudaroste matxinatuek Bilbo hartu eta gero. Haren lehenengo izena El Correo Español, diario oficial de Falange Española de las JONS izan zen, eta editatzeko erabiltzen zituzten egoitza nahiz tresneria Euzkadi-ri lapurtutakoak ziren; Euzkadi egunkari abertzalea zen, garai hartan tirada handiena zeukana.
Kaleratzen hasi eta aste gutxira, Francok agindu zuen egunkari berriak El Pueblo Vasco beregana zezala; 1910ean sortutako egunkari monarkikoa zen hura.
El Correo Español, Hierro-rekin batera, eregimen frankistaren ahots ofiziala zen Bizkaian, eta, La Gaceta del Norte-rekin batera, haiek ziren genozidak onartzen zituen egunkari bakarrak. Frankismoaren urterik odoltsuenetan, fusilatutako herritarren zerrendak argitaratzen zituen bere orrialdeetan, eta behin eta berriz animatzen zituen bere irakurleak “gorriak” eta “separatistak” salatzera.
Frankismoaren krimenei gorazarre egin zien, eta errepresioaren jomugan ipini zituen milaka lagun, Francok iraun zuen azken egunera arte. Inoiz ez da depuratua izan frankismoari emandako laguntza horregatik, eta gaurdaino, ez da horren erantzulerik agertu Justiziaren aurrean.
…eta Bizkaiko egunkaririk salduena izaten jarraitzen du!!!.
Euzkadi egunkariaren errotatiba hura, Correk lapurtutakoa, Eguna euskarazko lehen egunkariarena ere izan zen.
Zer nolako ezinikusia duzue komunikabide batzuek El Correorekin ezta? Argumentu hobeagorik ez al duzue El Correoren aurka joateko frankismoa aipatu gabe?
Ez da ezinikusia, Wilson. Aspaldi ikusita dago El Correoren jarrera sasi-demokratikoare atzetik, Herri honen izaera ta nortasuna deusezteko nahi bat dagoela. Soilik adibide bezela, aztertu El Correoren jarrera EAJrekiko Ardanza EAEko lehendakaria zenez (etsaia Ezker abertzalea zen) ta Ibarretxerekin (hemen, jomuga ta ia kriminalizazioaren lerroa … Gehiago ikusiabertzaletasunean zegoen jarrita), ta ze jarrera mota darama orain, zuzenean gezurtzen Lopez ta bere sasi gobernuaren ekintzei buruz. El Correok demokraziaz irakatsi nahi du baina gaizki demokrazia irakaslea izan daiteke demokrata inoiz izan ez denean. El Correoren kasua da Samaranchen antzekoa, egun batetik bestera demokrataren mozorroa jantzi zuen, baina alkondara urdina kendu gabe.
Kaixo, Wilson Andoni. Ez dakit zergatik diozun nik nire blogean testu hori argitaratzeagatik Argiak Correorekiko ezinikusia duela. Interesgarriak iruditu zitzaizkidan hor esaten diren gauza batzuk, eta horregatik jaso nuen. Batez ere mendeurrena benetan mendeurrena izatea zalantzan jartzen duen argudioa egin zitzaidan erakargarri. Nire artikuluaren izenburuak (El Correok 100 urte?) horixe adierazten du, bestela “El Correo, frankisten oinordekoak” edo halako zerbait jarriko nuen. Beste puntu interesgarri batek erakarri ninduen artikuluan: garai bateko Correok egindakoengatik inor ez dela epaile baten aurrean jesarri, askoz gutxiagotik eramaten dituzte auzitegietara euskal kazetari batzuk, eta Egineko langile ohi batek diotsu hau. Gainerakoa, Correok Francoren errejimenarekiko ildo ezti eta goxoa zerabilela alegia, nahiko gauza jakina da -nola utziko zioten bestela diktadurak iraun zuen bitartean egunero kalera ateratzen?- eta ez dut uste nobedade handirik ekarri dudanik horri dagokionez. Hori bai, lankideren batek eskertu du frankismoareiko sintonia hori esplikatzen duten zenbait detaile eman izana.
Orduan, zehazki zuri erantzunez:
1- Artikulu honek ez du inondik inora adierazten ARGIAk El Correorekiko ezinikusia duenik. Interes periodistikoa duelakoan argitaratu dut, beste barik.
2- Nik neuk El Correorekiko ezinikusia dudan, nire kontua da.
3- El Correorekin bezala beste edozein hedabiderekin zerikusia duen zerbait kritikatzeko modukoa iruditzen zaidan guztietan, kritikatu egingo dut, argudioak emanez noski, berdin dit franskismo garaikoak diren edo gaur egungoak. Beraz, bai, seguruenik argumentu hoberik badut El Correoren aurka joateko frankismoaz gogoratu beharrik gabe, baina gauza bakoitza bere momentuan.
Adeitasunez…
Aitorrek esandakoa gustoko dut. Urteak pasa dira bai, baina Samaranch zein zen inorrek ez al du oroitzen? Berdintsua Correo egunkariarekin… Beraiek ez badute esaten, guk esango dugu Wilson.
Samaranch aipatu duzuenez, aurrekoan gogora ekarri zuten Javier Ortiz zenak 2001 urtean idatzitako artikulu argia eta argigarria:
http://www.javierortiz.net/jor/jamaica/samaranch
Ez bakarrik inork ez duela El Correoren historia beltza depuratu: seguru nago bere irakurleetako %98ak ez duela artikuluan aipatutako ezer ezagutzen. Nire ustez penagarria da Bizkaian egunkari hori izatea salduena eta, gainera, jende gehienak egunkari “apolitikotzat” hartzea. “Gara” erosten dutenak ezker abertzalekoak dira, “Deia” erosten dutenak … Gehiago ikusiEAJkoak, “Berria” erosten dutenak radikal gutxi batzuk, “Pais” erosten dutenak sozialistak… Eta “El Correo ESPAÑOL” erosten dutenak zer? “Demócratas de toda la vida”, ezta? 40 urtez alfonbra gorriaren gainean (odolez gorritutakoaren gainean) ibilitakoak gaur egun gizartearen sektore eredugarritzat hartzen dira. Tamalgarria, gainera, Azkuna eta Bilbao jaunak aurkezpen horretan izatea. Egon ote ziren Egunkariako auzipetuen aldeko ekitaldian pasa den domekan? Hori ere Bilbon izan zen, ba.
Gustatuko litzaidake norbaitek “El Correo ESPAÑOL”ek 40 urtetan zehar kaleratutako “perlak” argitaratuko balitu. Bakoitza nondik etorritakoa den jakiteko balioko liguke.
Ganorazko hedabideak, eta subertsiboen arte horretan… ARGIA non kokatzen da ba? Politikoki polita ahal da ganorazkoa izatea gaur egun….
Subertsiboa positiboa iruditzen zait, ekologista izatea bezala, edo berdintasunaren aldekoa, edo giza eskubideen aldekoa… hizkuntzaren aldekoa, herrien autodeterminazioaren aldekoa….
Ez dakit, hasiera horrek klosk egin zidan… eta enuen izan, aurrera jarraitzeko adorerik.
ElCorreo eta Azkunarenak niri bost…
Aupa Patxi, ARGIA non kokatzen den? Bakoitzak jakingo du non kokatu nahi duen ARGIA, ez diot nik esango. “Subertsiboa positiboa iruditzen zait, ekologista izatea bezala, edo berdintasunaren aldekoa, edo giza eskubideen aldekoa… hizkuntzaren aldekoa, herrien autodeterminazioaren aldekoa…”, diozu zuk. Tira ba, hor daude astero-astero argitaratzen ditugun artikuluak. Ariketa erraza da edonork egiteko: aldizkaria irakurri eta zerrenda horretan aipatzen diren ildo horiekiko zer jarrera dugun azertu.
Dena dela, uste dut justu alderantziz ulertu duzula nire sarrera. Hain zuzen subertsiboaren alde ari naiz, eta “ganorazkoa”-ren (betiere komatxo artean) kontra. “Ganorazkoa” beharrean, nahi baduzu, “como dios manda”-koa ipini ezazu. Edo ildo ofizialarekiko kritikotasun gutxi agertzen duena. Hurrengoan hobeto esplikatzen ahaleginduko naiz.