Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Toxikomano errespetagarri baten abenturak
Atalak: Gizartea, Osasuna
"Gu ez gara droga!"
Kaixo, Unai naiz eta drogen mende nago. Aurrekoan nire gameluarengana joan nintzen, hilean behin-edo joaten naiz. Nire gameluaren elkargokide zenbakia hau da: 48068xxx. Azken hiru zifrak lotsagatik ezkutatu ditut, ez segurtasunagatik: nire gamelua legearen barruan ari da. Berak ez dit zuzenean saltzen, egia esateko. Paper puska zuri-berdea ematen dit. Hori farmazian erakutsita, badaukat aldi baterako dosia: 30 pilula, zazpi gramo eta erdi. Normalean papertxo bi ematen dizkit, baina azken aldian bakarra emateko eskatu nion, mesedez.
– Nolatan? –galdetu zidan.
– Desengantxatu nahi dut.
Farmaziatik igaro eta gero, txutearen eragina nabaritzen hasi ahala –egun bi neraman pilula barik eta abstinentziak nahiko larri nindukan ordurako–, lanera joan nintzen. Posta elektronikoa ireki eta dozenaka mezu. Farmaindustriaren prentsa oharra, horietako bat. Badakizue, Espainiako Estatuko farmazia-enpresen elkartearena. Hasiera euskaratuko dizuet:
Espainiako Estatuko datu batzuk ondoren: ez dakit zenbatek mozkor galantak harrapatzen dituztela ez dakit zenbatero, kalamua egunero erretzen dutela milioi bat lagunek, kokainak 200.000 bezero finko dauzkala, heroinak gutxiago baina oraindik ehunka batzuk hiltzen dituela urtero… Ez dadila inor larritu! Espainiak dauzka ikertzailerik onenetakoak abusuzko drogen eremuan. Prentsa oharrak ez du zehatz esaten, baina pentsatzekoa da datuetan aipatutako drogak direla abusuzkoak. Prentsa oharrak ez du argitzen ere zer demontre esan nahi duen “abusuzkoa”-k.
Hau idazten ari naizela, nire gameluak emandako farmakoa daukat lan-mahaian. Trankimazin du izen komertziala. Alprazolam izeneko konposatua da, bentzodiazepinen familiakoa. Farmaindustriak ez du prentsa oharrik idazten horretaz, baina Interneten erraz aurkitzen dira “bentzo”-enganako mendekotasuna dutenen blogak, foroak… Bentzodiazepinak luzaroan hartzeak kalte egiten dio osasunari. Nik hamasei urte daramat. Lehen aldiz eman zidan sendagileak ez zidan esan aste gutxiren buruan mendekotasuna sortzen dutenik, ez eta zein zaila den uztea behin horretara iritsita.
Errezetarik gabe hartzea legez kanpokoa da –merkatu beltzak nik baino askoz osasun hobea dauka–, baina errezetarekin oso substantzia errespetagarriak dira bentzodiazepinak, hain errespetagarriak droga izenik ere ez baitute merezi, are gutxiago abusuzko adjektiboa. Farmazietan gehien saltzen diren produktuetakoak dira. Farmaindustria osatzen dutenen emaitza-kontuen zutabeetako bat. Besteak beste, osasun sistemari esker. Hamasei urtetan zertxobait hobetu dira gauzak, eta medikuek badakite bentzodiazepinak ez direla luzaroan hartu behar, baina ez dute baliabiderik bestelako tratamenduak ezartzeko, eta sarritan, gaixoa pilulatxoekin etxera bidaltzea beste irtenbiderik ez dute. Hori, onenean. Osagilerik arduragabeenen kasuan, arazoa modu azkarrean gainetik kentzeko bidea dira bentzodiazepinak.
Alabaina, errezetarekin erosiz gero ez dira “droga”. Irudikatzen duzue erakunde publikoek ordaindutako prebentzio kanpaina bat, “esaiozu zure medikuari ezetz” edo antzeko lelo batekin?
PS: abusuzko/ez abusuzko bezalako sailkapen absurduetatik ihes egin eta drogei buruz gehiago jakin gura duzuenoi Antonio Escohotado espainiarraren lan bikainak irakurtzea gomendatzen dizuet. Hemen duzue lotura on bat, gaztelaniaz.