Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Esateke nituenak: UEMA
Atalak: Euskara
Interneten abantailetako bat da testuen luzerarekin malgu jokatzen ahal dela. Paperean idazten duena, aldiz, “ez dakit zenbat mila karaktere, eta ez zaitez pasatu mesedez” esaldi madarikatua entzuten ohituta dago. Ez pentsa hain erraza denik, niretzat ez behintzat, esan behar den guzti hori aldez aurretik ezarrita daukazun espazioan doitzea. Horregatik ez nuen hitz egin, UEMAri buruz azaroaren amaieran argitaratu genuen erreportajean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eta Iparraldearen arteko harremanaz.
Informazio horren falta bereziki mingarria egiten zait lerro hauen alboan dagoen mapari begiratzean. UEMAn egoteko baldintzak betetzen dituzten Hego Euskal Herriko udalerriak daude koloreztatuta; hau da, gutxienez biztanleen %70 euskalduna diren udalerriak. Jakina da Iparraldeko udal askok ere gainditzen dutela kopuru hori, mapa honetan kolore gabe agertu arren. Jakina da, halaber, Frantziako Estatuko legediak ezinezko bihurtzen duela UEMA bezalako zerbait. UEMAk ez ditu, haatik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ahantzi.
Udaberrian burutuko duen hausnarketa prozesuaren ostean, UEMAk Iparraldearekiko harremanei berriz heltzeko asmoa duela adierazi zidan Jon Bollarrek, mankomunitateko presidenteak, ordubete iraun zuen solasaldi emankorraren amaieran. Orain dela legegintzaldi bi, Iparraldeko hogeiren bat udalek hitzarmena sinatu zuten UEMArekin, mankomunitateak Euskal Konfederazioarekin zeukan hartu-eman ona medio. Prefosta, helburua ez zen euskara hutsez jardutea, euskara udaletxeetan presentzia edukitzen hastea baizik. Gauzak ondo zihoazen agidanez, eta Ipar Euskal Herrian UEMA Egunen bat antolatzera ere iritsi ziren. Zerk zapuztu zuen ekimena? UEMAkoek susmoa dute frantziar gobernuak zerbait arraro “usaindu” zuela, eta Euskararen Erakunde Publikoa sortu. “Haiek hasi ziren diru-laguntzak banatzen, eta hitzarmena bertan behera geratu zen. Esan daiteke orain ez dagoela harremanik”.
Iñaki Arregi, UEMAren bilera batean.
Bollarrek, dena esan dezagun, ez zuen zuzenean ezagutu aro hori; Iñaki Arregi zenaren ahotik jaso zuen eman berri dizuedan informazioa. Eta Arregi aipatu dudanez gero, aukera baliatuko dut papereko erreportajeak zeukan beste gabezia bat konpontzeko: urte askoan mankomunitateko koordinatzailea izan zena ez gogoratzea. Norbaitek pentsatu aitzin ermuarrari omenaldi postumo hutsal eta oportunista bat egitear nagoela, argitu dezadan batez ere Iñaki Arregiri zor diogula UEMAk aurrera egitea ia hamarkada bi legediaren ertzetik ibilita. Harengatik izan ez balitz, akaso, erreportajea zertaz idatzi ere ez nukeen edukiko.