Mundua ez da biribila
Hasiera » Ingurumena » Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?
Urt18 0

Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

Atalak: Ingurumena, Osasuna

Eurobarometroak berriki egindako inkesta baten arabera, EBko biztanleen %79 kutsaduraren aurkako politika gogortzearen alde dago (Arg.:Reuters).

Eurobarometroak berriki egindako inkesta baten arabera, EBko biztanleen %79 kutsaduraren aurkako politika gogortzearen alde dago (Arg.:Reuters).

Europar Batasunak, bere hiritarren biriketara sartzen denaz kezkatuta agidanez, Airearen Urtea izendatu du 2013, eta kutsadura atmosferikoari buruzko araudia hobetzeko konpromisoa agertu du. Zuk, Europako hiritar horrek, martxoaren 4ra arte duzu aukera zure iritzia edota proposamenak emateko, horretarako propio zabaldu den kontsulta publikoaren bitartez.

Hona kontsultaren webgunea gaztelaniaz eta frantsesez; galdetegia ingelesez besterik ez dago (pdf), ordea. Hizkuntza kontuak oztopo ez badira zuretzat, eta gogoa baduzu, Europako Batzordeari gogorarazi ahal izango diozu gaur egungo araudiak erroan duela gaitza: substantzia kutsagarri askorentzat ezarrita dituen gehienezko balio onartuak sano handiagoak dira Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituenak baino.

Horregatik apur bat harritzen nau –hitz gogorragoak ez erabiltzearren– Europar Batasunak hau esateak: “Kutsadura atmosferikoak 350.000 heriotza goiztiar eragiten ditu oraindik EBn”. Aurrerapausoak eman diren arren kutsatzaile batzuek arazoak sortzen jarraitzeagatik kezka agertzen du Europako Batzordeak, “maiz gainditzen baitituzte segurtasun mugak”. Nola ez da hala izango, EBk segurutzat duenaren eta benetan segurua denaren artean hain tarte zabala egonda?

Trafikoa da kutsadura atmosferikoaren eragile nagusia.

Trafikoa da kutsadura atmosferikoaren eragile nagusia.

Hori guztia esan diezaiokezu EBri zabaldu duten kontsultaren bitartez, baina ikusteko dago noraino aintzat hartuak izango diren zure hitzak. Arerio gogorrak dituzu eta. Komeni da gogoratzea, ikerketa zientifikoek kutsaduraren ondorioak uste baino latzagoak direla esaten joan ahala, kontrako norabidean ibili dela Europa, arautegia bigunduz alegia. Sektore batzuei galera handia ekarriko lieke herritarren osasuna benetan babestuko lukeen araudi bat betetzeak. Eta sektore horien ahotsa zurea baino sarriago entzuten dute EBn erabakiak hartzen dituztenek. Bruselan 15.000 lagun inguru dabil lobbygintzan –2007ko datua da, aldatzekotan handitzeko izango zen–, zureak ez beste batzuen interesak defendatzen.

Hori nahikoa ez balitz, 2011ko azaroan hainbat erregiotako gobernuek malgutasuna eskatu zioten Europako Batzordeari, legedia osatzean. Hau da, zenbait eskualderen ezaugarriak kontuan har zitzatela. Oso eskualde industrializatuez ari gara, eta bertan bizi direnen osasuna behar bezala babestea garesti atera ahal zaie… batzuei.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila - [...] Joan den astean esan genuenez, EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egin erabakiko du aurten. Zehaztu beharreko gauza…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA