Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arduragabekeriaren adibide bat
Atalak: Ingurumena, Osasuna
Berlaymont eraikina (Brusela), Europar Batzordearen egoitza nagusia. (Argazkia: Nuno Nogueira, CC By Sa 2.5)
Joan den astean esan genuenez, EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egin erabakiko du aurten. Zehaztu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat PM2,5 partikulentzat 2020tik aurrera ezarriko den gehienezko balioa izango da. Hartzen den ia edozein erabaki onerako izango da, baina ez horretarako borondate handia antzematen delako, abiapuntua ezin okerragoa delako baizik.
Airean dauden kutsatzaileen artean, suspentsioan dauden partikulak dira osasunerako kaltegarrienetakoak. Gaur egun, PM10 izenekoak neurtzen dira batez ere, hau da, hamar mikra baino gutxiago eta 2,5 baino gehiago daukatenak. Alta, zenbat eta gehiago ikertu, orduan eta argiago geratzen da PM2,5 multzokoei (2,5 mikra baino gutxiagokoei) eskaini beharko geniekeela arreta gehien. Hego Euskal Herrian, baina, airearen kalitatea neurtzen duten 77 estazioetatik 33k baino ez dituzte jasotzen PM2,5ei buruzko datuak.
Partikula txikiagoak kaltegarriagoak izatearen arrazoietako bat euren tamaina da, hain zuzen: sakonago sar daitezke gure barrunbeetan. PM10ak ez dira biriketatik harago joango, baina PM2,5ak odoleraino iritsi daitezke. Bestalde, tamaina ez da arrisku faktore bakarra: partikula txikiak toxikoagoak izan ohi dira handiak baino. Konparazio baterako, PM2,5 asko metal astunak dira. Gainera, luzeago irauten dute airean, eta haizeak urrunago garraiatu ditzake. Euren jatorri nagusia, hirietan behinik behin, trafikoa da, eta batez ere diesel motorra duten ibilgailuak. Arnas aparatuaren gaixotasun larriak eragin ditzake haiekin kutsatutako airea luzaroan gorputzeratzeak.
Biriketara ez ezik, odolera ere heldu daitezke PM2,5 partikulak.
Une honetan, europar airean dabiltzan kutsatzaile nagusietatik, PM2,5ak dira, hain zuzen, ahulen arautuak (eta ezin esan daiteke besteetarako araudia bereziki gogorra denik). 2008/CE/50 zuzentarauak dio PM2,5en gehienezko balioa metro kuboko 25 mikrogramokoa izango dela 2015ean (urte osoko batez bestekoaz ari gara). Horrekiko tolerantzia tarte bat ezarrita dago, 2008ko ekainaren 11tik 2015era arte gutxituz joango dena, eta abiapuntua %20an duena. Horren arabera, 2011n 28 mikrogramokoa izan zen legeak baimendutako gehienezko kantitatea. Baina ez dago argi muga horrek legezko balioa duen dagoeneko, edo 2015era arte ez den derrigorrezkoa izango hura betetzea. Anbiguotasun hori baliatuz, gobernuak bigarren interpretazioa hautatzen ari dira.
Zuzentarauak dio, halaber, 2020an bigarren fase bat irekiko dela PM2,5en araudian. Hortik aurrera, hogei mikrogramora jaitsiko litzateke muga, beti ere Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen duena baino askoz handiagoa: hark ezarritakoa hamar mikrogramokoa da (Hego Euskal Herrian PM2,5ak neurtzen dituzten 33 estazioetatik 27tan balio hori gainditu zen 2011n). Pentsa, ingurumenaz atariko haizeaz bezainbat kezkatzeko ospea duten estatubatuarrek eurek ere zorrotzago arautu dutela PM2,5en muga: hamabost mikrogramo.
Kontua da aurten EBk egin behar duen legediaren berrazterketaren gako nagusietako bat PM2,5entzako bigarren fase hori izango dela, hasieran esan dugunez. Ustez, azken azterketa zientifikoetan oinarrituko dira horretarako, eta beraz pentsa liteke araua gogortuko dutela. Baina orduan, zergatik ez da besterik gabe OMEk dioena aintzat hartzen? Joan den astean esan genuenez, presio asko jasotzen dutelako EBn erabakiok hartu behar dituztenek, eta presio egiten dutenen kezka nagusia ez da, beren-beregi, zuk eta biok aire garbia arnastu ahal izatea. Aurrekariak, izan ere, ez dira baikor egoteko modukoak. PM10entzat legeak onartzen duen balioa, berbarako, OMEk emandakoaren bi halako da. Aurreikusita zegoen 2010ean bigarren fasea indarrean sartzea, zeinetan balioek OMErenekin bat egingo baitzuten. Azkenean, ordea, gauzak zeuden bezala uztea erabaki zuten. Kutsadurarengatik hildakoen kopuruez kezkatuarena egingo dute gero, agiri ofizialetan.