Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Frackinga: momentu egokiaren zain?
Atalak: Energia, Frackinga, Ingurumena
(Argazkia.: Ed Andrieski/AP).
Kronika gehienen arabera, euskal herritar arruntok 2011ko urrian-edo izan genuen lehen aldiz frackingaren berri, Patxi Lopez artean lehendakaria AEBetara egindako txango entzutetsua medio. Gogora ekarri nahi nuke, hala ere, urte hartako urtarrilean honako oharra zabaldu zuela euskal kazetari batek: “Ikasi hitz berri hau: fracking. (…) Fracking entzun eta irakurriko dugu sarritan gaurgero”. Bai asmatu ere, gure Pello Zubiriak!
Gaia oso garrantzitsu bihurtu dela ezin ukatu. Askoren galdera zen eta da: oposizioan egon bitartean frackingarentzat moratoria eskatu duen EAJk, zer jarrera izango du behin Jaurlaritzara itzulita? Joan den astean sailburu bik publikoki hitz egin dute gaiaz. Biek, Ana Oregik bezala Arantza Tapiak, Ingurumenaren eta Garapenaren arduradun nagusiek hurrenez hurren, hauteskundeen aurreko jarrerari eutsi diote: gaur-gaurkoz, ez dago segurtatuta frackinga segurua denik, eta beraz baztertuta dago gasa ustiatzeko teknika modura.
Arantza Tapia, EAEko Garapen Sailburua (Arg.: J.M. Peman)
“Gaur-gaurkoz”, “oraindik”, “momentuz” eta antzeko adberbioak mezuan argi eta garbi ager daitezen kontu handiz ibili dira sailburu biak, edo nire irudipena da? Hasteko, garbi eduki behar da alde handia dagoela EAJk (gaur-gaurkoz, oraindik, momentuz) defendatzen duenaren eta frackingaren aurka azaldu diren gainerako elkarte-talde-alderdiek diotenaren artean, aurreko Jaurlaritzaren aurkakotasunean, batzuetan, elkar besarkatu duten arren: EAJk gasa ustiatu nahi du. Frackingaren aurkari puruek –barka atrebentzia– ez bezala, EAJk uste du gasa ustiatzea klima aldaketaren aurkako borrokarekin bateragarria dela. Jeltzaleek erregai fosilik gabeko etorkizun bateranzko trantsiziotzat dute gasa, Javi Carro legebiltzarkideak hau sinatzen duenari azaldu zionez. Arazoa frackinga da: demostratua dago ez dela segurua, beraz itxaron dezagun teknika seguru bat garatu arte.
Ana Oregi, EAEko Ingurumen sailburua (Arg.: www.irekia.euskadi.net).
Frackingaz galdetu dietenean, Oregi eta Tapia sailburuek ingurumenaren arloko legedia errespetatu beharra azpimarratu dute, azpimarratu beharra balego bezala. Baina, noiz eta nork erabakiko du teknologia segurua dela? Ez dezagun ahantzi gaur egun badagoela frackingak inongo arazorik sortzen ez duela dioenik. Horien artean, eta hau bai azpimarratzekoa, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den SHESA konpainia publikoa. SHESAko arduradunek iritziz aldatu beharko dute nagusi berrien aginduz, edo pixkanaka, ia oharkabean, EAJk aurkituko du “orain bai, orain frackinga egin daiteke beldur gabe” esateko momentu aproposa? Ez naiz Pello Zubiria bezain ona aurreikuspenak egiten eta ez naiz ausartuko gehiegi bustitzera, baina seguru nago gauza batez: korapiloa askatzeko orduan, faktore nagusia ez da ingurumenaren babesa izango.
EAJ atakatik ateratzeko bide bat, akaso, Frantzian indarra hartzen ari dena da: fracking hitza itsusia denez, esan diezaiogun beste era batera. Louisianako Unibertsitateak egin berri duen ikerketa baten arabera, fracking izenaren ordez beste bat erabiltzen denean, gauza bera adierazteko bada ere, herritarrek hartaz duten iritzia asko leuntzen da. Badirudi fracking berbak oso bizi dakarkigula gogora hausturaren ideia. Horregatik enpresa-jabeak hasi dira, haustura hidraulikoa (gaur-gaurkoz, oraindik, momentuz) debekatuta dagoen Frantziako Estatuan, hizkera amultsuagoa erabiltzen, ia erotismoaren eremuan sartzeraino. Haitzari masajea emateaz hitz egiten da orain, edo haitza kitzikatzeaz, bere hidrokarburoak aska ditzan.
Fracking hitza ez omen da herritarren gustuko. Hobe masajeaz hitz egitea.
Ikusiko da norainoko arrakasta duen gudu terminologikoak. Badaezpada, izan gogoan Frantziako elkarte ekologistek mesfidantzaz hartu zutela frackinga debekatzeko Parisek egin legea, haren benetako helburua, ingurumena babestea beharrean, gizarte mugimendua lokarraraztea zelakoan, behin giroa lasaituta berriz asmo zaharrei ekiteko. Ahots kritiko horiek diotenez, legea ez da behar bezain zehatza frackinga zer den definitzeko orduan. Izendapenaren kontua anekdota bat baino askoz gehiago izan liteke.
Eguneraketa: Artean ez nekien, baina azken paragrafoa idatzi nuenerako, legearen definizio ezari aurre egiteko urratsa egina zuten Frantziako Asanblea Nazionaleko hainbat diputatuk, ia denak Europe Ecologie alderdikoak. Urtarrilaren 16an aurkeztu zuten lege proiektu bat, hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazioa eta ustiaketa debekatzeko eskatuz, erabiltzen den teknika edozein dela ere. Nafarroako Fracking Ez plataformak frantsesez eta gaztelaniaz jasota dauka bere webgunean lege proiektuaren testua.