Etengailu endokrinoen aurrean babes eske
Denok duzue entzun argia dela existitzen den gauzarik azkarrena. Ez nahasi, hori esan zuena ez zen hedabide honetaz ari. Horren lekuko ondoren datorrena. Asterixen herrixkako arrain-saltzailea nola, duela bi asteko albistea iruzkintzera natorkizue freskoa bailitzan. Honaino txantxak, datorrena serioa da eta. Joan den martxoaren 14an, Europar Legebiltzarrak erresoluzio bat onartu zuen, zeinaren bitartez Europar Batzordeari eskatzen baitzion etengailu edo disruptore endokrinoekiko legedia...
Read MoreTeoria kosmologikoak berraztertzera behartuta
Planck espazio-teleskopioak hamabost hilabetez bildutako datuekin, Europako Espazio Agentziako (ESA) zientzialariek mikrouhinen hondoko erradiazioaren inoizko maparik zehatzena osatu ahal izan dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta esan zutenez, neurketen ondorio batzuek ez dute bat egiten gaur egun indarrean dauden eredu kosmologikoekin. Mikrouhinen hondoko erradiazioa (CMB, ingelesezko sigletan) Big Bang-aren oihartzuna da, nolabait. Izan ere, CMB aurkitzeak eman zion Big Bang-aren...
Read MoreFrackingaz zure iritzia jakin nahi du Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik
Bageneramatzan aste batzuk frackingaz hitz egin gabe, baina azken orduetan albiste bi suertatu dira, ezohiko isiltasun hori hausten lagunduko digutenak. Bata etxekoa da: EHNE sindikatuak eskaria erregistratu du Eusko Jaurlaritzan, EAEko lurraldean haustura hidraulikoa debekatu dadin. Eskari horren zergatiak EHNEk berak esplikatuko dizkizu hemen. Ez dugu guk horiek errepikatzen denbora alferrik galduko, dagoeneko mila aldiz errepikatu diren arrazoiak dira eta. Ez dakit EHNEren ekimenak zenbateko...
Read MoreBABen arnasa hartzea arrisku kirola izan daiteke
Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua izenburua ipini nion aire kutsadurari buruz iragan abenduan idatzitako erreportaje honi. Kutsatzaile kopurua neurtzen duten estazioetako datuak eskuetan kalitate oneko airea arnasten dugula esan ohi dute gure erakunde publikoek, Europar Batasunak ezarritako mugak ia inoiz ez baitira gainditzen. Muga horietan dago tranpa, ordea. Substantzia gehienen kasuan eskuzabalegiak dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dituenekin alderatuz. Eta...
Read More
Iruzkin berriak