Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Jolastu frackingarekin baina asko zikindu barik, dio Europak
Atalak: Energia, Frackinga, Ingurumena
Arbel-gasa ustiatzeko putzua Polonian. (Arg.: Reuters).
Klima aldaketaren aurkako borrokan EBk bere politika ahuldu duela esan genuen herenegun. Besteak beste, Europar Batzordeak konpainia elektrikoen handien presioari men egin eta oso helburu apalak ezarri ditu energia iturri berriztagarrien garapenari dagokionez. “Energia fosilek nagusi izaten jarraituko dute, eta horrek oso ondorio kaltegarriak edukiko ditu”, izan da ekologisten erantzuna. Energia fosilen nagusigo hori indartuko dute, halaber, EBk frackingari buruz hartutako neurriek. Ez baitira ausartu gomendio hutsetik harago erregulatzen.
Klima aldaketari buruzko helburuak aurkeztu zituen egun berean, urtarrilaren 22an, Europar Batzordeak gomendio bat argitaratu zuen. Hartara, EBk dio erregai fosil ez-konbentzionalak erauzteko hautua egiten duten estatuek arreta handiz jokatu behar luketela –aditz formak garrantzia du– ingurumenari eta pertsonen osasunari kalterik ez egiteko, edo ahalik eta gutxien egiteko bederen. Herrialde fracking-zaleak gutxieneko printzipio batzuk betetzera gonbidatzen ditu EBk, eta gaineratzen du horretarako behar diren neurriak –ez dago argi zeintzuk– sei hilabeteko epean hartu beharko lituzketela tokian tokiko gobernuek. Ez da zigorrik aurreikusten hala egiten ez duenarentzat.
Kamioien gehiegizko joan-etorria da frackingaren inpaktuetako bat. (Arg.: www.marcellus-shale.us).
Gomendioarekin batera, haren zergatia esplikatzeko beste dokumentu bat, luzexeagoa, igorri die EBk bai Bruselako Parlamentuari bai Europako Kontseiluari. Hirugarren puntua irakurrita, harrigarri suertatzen da Batzordearen proposamena gomendio hutsean geratu izana. Ez baitago apenas alderik agiri ofizial horrek dioenaren eta frackingaren aurkari sutsuenek behin eta berriz errepikatzen dituzten argudioen artean. Metano igorpenak, lur gaineko zein azpiko uraren kutsadura, lurraldearen gehiegizko okupazioa, kamioi trafiko handiegiari lotutako arazoak, ur kopuru eskergen erabilera… Esango nuke lurrikarak eragiteko arriskua dela aipatu ez duten bakarra.
Eta dena borobiltzeko, internet bidez iaz egindako inkestan gas ez-konbentzionala ustiatzearen aurka azaldu ziren erantzun zutenen %64.
Hori guztia ez da nahikoa izan araudi lotesle bat ezartzeko. EBk zabalik utzi du atea: nahi duenak, ustia dezala gas ez-konbentzionala. Hori bai, ingurumena zorrotz errespetatuz –zer esan behar zuten bestela? Ingurumenak axolarik ez duela?–; eta hain zorrotz ez bada ere, tira… Urte eta erdi barru gauzak nola doazen behatuko dute, eta orduan ikusiko da zer dagoen berri.
Arrisku handiak daudela onartu eta gero hain araudi epela ezartzearen justifikazioa bigarren txostenaren beste pasarteetan aurkitu daiteke. Batetik, EBk funtsezkotzat jotzen du gas ez-konbentzionala ustiatzea karbono gutxiagoko ekonomiaranzko trantsizioa egin ahal izateko, eta beraz klima aldaketaren aurkako borrokarako. Kontraesana eman dezake, gasa erregai fosila denez gero; argudioa da haren igorpenak beste erregai fosilenak baino txikiagoak direla, eta bereziki ikatzarenak baino askoz txikiagoak. EBk ez du esaten, ordea, gas ez-konbentzionalak beteko lukeen mix energetikoaren portzentajea (2030ean %3 baino ez, eurek egindako kontsumo aurreikuspenaren arabera!) aise beteko luketela energia berriztagarriek. Batez ere, haien garapenari EBk berak jarri berri dizkion traba eta oztopoak jarri ez balizkio.
AEBetan arbel-gasa erauzten duten hiru ustiategi handienetako bat da Marcellus (argazkian, bertako putzu bat), eta momentuz goranzko ekoizpena duen bakarra. Hala ere, putzu bakoitzaren batez besteko emaria orain dela bost urtekoaren %2,8 besterik ez da. (Arg.: Scott Goldsmith, National Geographic).
Bestetik, arbel-gasak europarroi ekarriko lizkigukeen onura ekonomikoak azpimarratzen ditu Europar Batzordeak. Esan gabe doa ez dutela hau bezalako analisirik gogora ekarri. Hortxe ikus daiteke AEBetako ustiategi handienetan putzu bakoitzaren emaria izugarri amildu dela azken hamarkadan, alegia frackingaren booma hasi zenetik hona. Ustiategi batzuek –ez denek– produkzioa handitu badute edo besterik gabe eutsi egin badiote, putzu berriak zulatu eta zulatzeari esker izan da. Baina begien bistakoa da Europaren ezaugarri geografikoek ez dutela ahalbidetuko AEBetan egiten ari denaren tankerako lurraldearen okupazioa. Ezagun da, halaber, fracking bidez lortutako gasa ez dela energetikoki oso errentagarria, eta hari horretatik tiraka, gauza bera esan daiteke epe ertainerako mozkin ekonomikoez.
Laburbilduz: oso zalantzako onura batzuk lortzearren batere ustezkoak ez diren arriskuak onartzeko prest dago EB, azkenean dena ondo aterako den esperantzarekin –bai, sarkasmoa da–, jakin arren arbel-gasa kopuru handietan erauzten urteak daramatzatenek ez dutela oraindik taxuzko irtenbide bakarra ere eman frackingaren inpaktu eskergak leuntzeko sikiera. Eta hori guztia, berriztagarriekin askoz modu garbiagoan bete litekeen energia-kontsumoaren %3 ziztrin bat bermatzeko.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa gezurra dela esango dizu EAEko biztanleen zergekin finantzatutako SHESA sozietate publikoak.