Mundua ez da biribila
Hasiera » Energia » Pobrezia energetikoa gorantz Hego Euskal Herrian
Mar28 0

Pobrezia energetikoa gorantz Hego Euskal Herrian

Atalak: Energia, Gizartea

2012ko datuen arabera, Hego Euskal Herriko 130.000 herritarrek ezin dute etxean tenperatura egokia mantendu. (Arg.: Dani Blanco).

2012ko datuen arabera, Hego Euskal Herriko 130.000 herritarrek ezin dute etxean tenperatura egokia mantendu.                  (Arg.: Dani Blanco).

Datu berriak ditugu pobrezia energetikoaz. Orain dela urte bi bezala, Espainiako Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) elkarteak gaiari buruzko txosten mardula plazaratu du, oraingoan 2004tik 2012ra bitarteko datuekin. Aztertutako azken urtean, 2012an, Hego Euskal Herrian 130.000 pertsona inguruk ezin zuten etxean tenperatura egokia mantendu.

Autonomia elkarte bakoitzaren datuak eman ditu ACAk, eta kopuru absoluturik ezean ariketa gaitza da Hego Euskal Herriko portzentajeak kalkulatzea. Hortaz, jaso bezala aipatuko ditugu datuak:

  • 2012an, etxeko energia gastuetarako diru-sarreren %10 baino gehiago erabili behar duen etxebizitzen portzentajea %19koa zen Nafarroan (96.000 pertsona), eta %8koa EAEn (150.000 pertsona). Nafarroan, ehuneko hori biziki handitu da azken urteetan (2007an %9 ingurukoa zen), eta motelago EAEn (%5ekoa zen 2006an).
  • Aipatutako urtean beti ere, Nafarroako etxebizitzen %5ek ezin zuten tenperatura egokia mantendu (44.000 pertsona). EAEn, portzentaje hori %4koa zen (87.000 pertsona). Arlo horretan ere bilakabidea okerragoa izan da Nafarroan (2004an ia %0 zegoen egoera horretan). EAEn, aldiz, kopuruak berdin antzean mantendu dira denbora tarte berean.

Horiexek 2012koak. Pentsatzekoa da egoerak zertxobait okerrera egingo zuela ordutik hona, pobrezia energetikoa eragiten duten faktoreak areagotu egin dira eta. Pertsonen batez besteko diru-sarrerak jaitsiz doaz; energiaren prezioa, berriz, handituz. Hirugarren faktore nagusiak, horrek bai, berdintsu jarraitzen du: etxeen efizientzia energetikoa, oro har, lehen bezain kaxkarra da.

Datuetatik erraz ondorioztatu daiteke ACAk darabilen pobrezia energetikoaren definizioa: etxebizitza batek bere energia premiak ezin asetzea, edo diru-sarreren zati handiegia bideratu behar izatea horretara (eta beraz, bestelako premia batzuei aurre egiteko zailtasunak edukitzea). Ohartuko zinetenez, %10eko gastuan ezarri da pobrezia energetikoaren muga. Irizpide horri kritikarik ez zaio falta, oso dirudunek portzentaje are handiagoa gastatu baitezakete horrek buruhauste handirik eragin gabe; nolanahi, gaia aztertzen duten guztiek ontzat ematen dute irizpidea. Agian mimetismoz.

Ohar bedi irakurlea, halaber, etxebizitzez ari garela beti. Etxetik kanpoko energi gastuak, garraioari lotuak esaterako, ez dira kontuan hartzen pobrezia energetikoa definitzeko orduan. Areago, etxe barrukoetan ere hierarkiak daudela esan genezake, ACAk berak –hierarkia hitza erabili gabe, noski– azpimarratzen duenez: nagusiki etxea bero ezin mantentzeari esaten zaio pobrezia energetikoa, baina kontuan hartu behar dira, halaber, argiztatzea, elektrotresnak, ur beroa, elikagaien prestakuntza eta beste.

Pobrezia energetikoa, modako kontzeptua. Laburtze aldera, pobrezia ere deitu ahalko genioke.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA