Mundua ez da biribila
Hasiera » Osasungintza » Osakidetza: oraina latz, geroa beldurgarri
Urr05 0

Osakidetza: oraina latz, geroa beldurgarri

Atalak: Osasungintza

Gurutzetako larraldietako itxaron gela.

Gurutzetako larraldietako itxaron gela.

Osakidetzako zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko liskarren berri eman genizuen, irakurle, joan den asteko ARGIAn.  Gatazkarako sendabiderik ez oraingoz erreportajean, langileen protestarako arrazoi nagusiak aipatu genituen: eroste ahalmenaren %17ko galera azken urteetan, eta lan baldintzen okertzea behin-behineko kontratazioen jaitsiera ikaragarriaren ondorioz. Alegia, ordezkapen gutxiago eta laguntza gutxiago lan handiko epeetan, gripe sasoian esaterako.

Xehetasun batzuk utzi genituen aipatzeke, ordea. Bereziki, larrialdi zerbitzuen egoerari buruzkoak. Euskal Herriko ospitale handienetako batean lan egiten duen eta izena ezkutuan gorde nahi duen erizain batengandik iritsi zitzaizkigun honakoak:

“Langile kopurua murritza da, ezusteko egoeretan ez dago laguntzeko inor. Beharrak aurreikusi beharrean kontratazioak gutxitzen dira; aurreztea da helburu bakarra”.

—

“Leku batzuetan, pediatriako larrialdietan langile kopuru minimoa dago, txikiegia”.

—

“Ez dituzte lan zamak aztertu nahi, eta desoreka handiak daude. Kategoria baxuenetan daudenek jasaten dute gehien kontratazioak gutxitu izana. Askotan  proba diagnostikoak atzeratu egiten dira ez dagoelako zeladorerik gaixoa eramateko”.

—

“Egun baterako kontratuak egiten dituzte eta langileak ospitalez ospitale eta zerbitzuz zerbitzu mugitu behar izaten dira. Pertsonalaren errotazio horrek arretaren kalitatea jaisten du”.

Erabilera okerraren eztabaida zaharra

Sarritan, erabilera desegokiari egozten zaizkio larrialdi zerbitzuetan suertatzen diren  itxaronaldi luzeak. Alegia, premiarik gabe joateari. ELA-Osakidetzako Pello Igeregiren ustez, “ez dakigu Osakidetzak erabilera desegoki horri buruzko daturik ba ote daukan, gurekin behintzat ez dute partekatzen; baina seguruenik okerreko erabilera ez da hainbestekoa izango”. Igeregiren ustez, larrialdien arazo nagusia da ez zaiela ematen eman beharko litzaiekeen dimentsioa, “eta une kritikoetan gainezka egiten dutela, langile faltagatik”.

"Osasungintzaren arlo guztien erabileraren herena desegokia da, hainbat azterketaren arabera", dio Osalde elkarteko Juan Luis Uriak. (Arg.: Osakidetza).

“Osasungintzaren arlo guztien erabileraren herena desegokia da, hainbat azterketaren arabera”, dio Osalde elkarteko Juan Luis Uriak. (Arg.: Osakidetza).

Osalde elkarteko presidente Juan Luis Uriak, berriz, erabilera desegokiaren portentzaje bat eman digu: herena. “Ikerketa ugari dago –nire ustez Barbara Starfieldenak dira onenak– medikuntzaren erabilera desegokiari buruz. Ondorioa da heren bat beharrik gabe erabiltzen dela; ez naiz ari larrialdi zerbitzuez bakarrik, osasungintza osoaz baizik: diagnostiko-probak, ospitaleratzeak, farmako kontsumoa… Oso litekeena da, beraz, larrialdien erabileraren heren bat ere desegokia izatea”, dio Uriak. Alta, doana zerbaitengatik doa, aitortzen du Osaldekoak, eta zilegi da. “Baina larrialdiek beti garestitzen dute arreta, gutxitan konpontzen dute arazoa ez bada hil ala bizikoa, eta ezinegona sortzen dute gaixoarengan, txarto sentitzen bada eta lau orduz itxaron behar badu haserretu egiten baita. Noizbait, gobernuren bat pentsatzen hasi beharko da zergatik jendea larrialdietara joaten den eta batez beste lau ordu ematen dituen zain”. ELAko Pello Igeregik garbi du: “Jende portzentaje batek ez badu behar bezala erabiltzen larrialdiak, egin dezatela heziketa. Osakidetzak eta Jaurlaritzak badute erantzukizun bat horri buruz. Baina errazagoa da gizarteari errua botatzea eta neurririk ez hartzea”.

Larriena: mediku eta erizain falta hamar urte barru

Murrizketekin zerikusi zuzena ez badu ere, sindikatuetako ordezkariek garrantzi handiko gaia jarrai zuten mahai gainean gurekin egindako elkarrizketetan. Pello Igeregiren hitzetan, “Osakidetzak arazo estruktural handia du: datozen hamalau urteetan langileen erdia jubilatuko da, 14.000 inguru, eta horietatik 10.000, mediku eta erizainak dira”. Igeregik egindako kalkuluaren arabera, urtero 350 sendagilek hartuko dute erretreta batez beste. Leioako campusetik, aldiz, 150 baino ez dira ateratzen ikasturteko. “Ez bada berehala erabakirik hartzen, hamar urte barru sekulako mediku eta erizain defizita egongo da, dagoeneko arlo batzuetan dagoen bezala”.

Gaur egungoaz oroiminez gogoratuko gara, akaso?

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA