Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Energia hornidura arazoak hamarkada agortu baino lehen?
Atalak: Energia
Garraioa izango da hornidura arazoak jasango dituen lehen sektorea, ikerlarien arabera.
Valladolideko Unibertsitateko zenbait ikerlarik aurreikusi dute energiaren merkatuak tentsio handiak jasango dituela datorren hamarkadan. Energia eta Sistemen Dinamika taldeak garatu duen eredu informatikoaren arabera, munduko ekonomiaren bilakabidean gaur egungo joerak zeharo aldatu ezean, 2020 baino lehen arazoak izango dira garraio sektoreak behar duen energia hornidura ziurtatzeko. Aurreikuspen berak dio beste sektore batzuek ere jasango dutela energia urritasuna 2030 iritsi aitzin. Energy zientzia-aldizkarian argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak (hemen gaztelaniazko bertsioa).
Fisikari, ingeniari eta ekonomialariek osatutako ikertaldearen aburuz, zenbait nazioarteko erakunde eta agentziak (ELGA, NBE, Nazioarteko Energia Agentzia, NMF) egiten dituzten garapen sozioekonomiko aurreikuspenek ez dutela errealitatearekin bat egiten. Hain zuzen, erakunde horiei leporatu diete euren analisietan energia-baliabideen inguruan dagoen ziurgabetasuna arbuiatzea, baliabide horiek amaigabetzat joz horretarako oinarririk izan gabe.
“Adibide paradigmatiko bat da oso gutxitan izaten dela kontuan petrolio merke eta eskura-errazaren gainbehera; literatura zientifikoak duela zenbait hamarkada aurreikusi zuen gertakari hori, eta Nazioarteko Energia Agentziak aitortu egin du 2006an iritsi ginela baliabide horren gailurrera”. Beste era batera esanda, ekonomiaren hazkundean eta energia kontsumoaren areagotzean oinarritzen diren aurreikuspenek ez dute funtsik, Valladolideko taldearen iritziz.
Ikerlarien esanetan, energia berriztagarriak nahitaezkoak dira jendarte jasangarriranzko trantsizioan, besteak beste baliabide fosil ez-konbentzionalek (arbel gasa eta petrolioa, hondar bituminosoak…) energi itzulera tasa txikia eta ingurumen-inpaktu handiak dituztelako. Baina iturri berriztagarriek mugak dauzkatela ohartarazi dute. Ondorioz, energia kontsumoa murrizteak ezinbestekoa dirudi.
Orain dela hilabete batzuk egin genuen solasalditxo batean, taldeko kide batek, Iñigo Capellán Pérezek, energia trantsizioaren ikuspegi baikorra kritikatu zuen. Esan zuenez, pentsamolde hori duten askok 2009an Scientific American aldizkarian argitaratutako artikulu bat hartzen dute erreferentzia nagusitzat. Artikulu horrek dio posible litzatekeela 2030ean mundua erabiliko den energia guztia iturri berriztagarrietatik (itsasoa, haizea eta eguzkia) eskuratzea. Hemen duzu osorik (ingelesez).
Zein da sinesgarriagoa?