Mundua ez da biribila
Hasiera » Ekonomia » Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
Ots25 0

Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?

Atalak: Ekonomia, Energia, Frackinga

Gas ez-konbentzional hobia AEBetan.

Gas ez-konbentzional hobia AEBetan.

Joan den astean AEBetan argitara eman diren txosten biren arabera, frackingaren zabalkundeak burbuila bat –eta haren eztanda– eragin dezake datozen urteetan. Frackingaz hitz egitean hedabideen arreta, batez ere, teknika horrek sortzen dituen kutsadura arazoei zuzendu zaie, baina “badago are mehatxu larriagoa”, dio Steve Horn kazetariak www.policyimic.com webgunean: “Frackingaren industriak pikutara bidal lezake munduko ekonomia”. Zerikusirik ez hainbatek iragartzen duten burujabetza energetikoaren ametsarekin. Ezta ere, sikiera, erregai fosilik gabeko aroranzko trantsizio ordenatu batekin ere.

David Hughes.

David Hughes.

Txosten horietako batek izenburu ezin esanguratsuagoa du: Drill, baby, drill. Alegia: zulatu, laztana, zulatu. Egileak, David Hughes geologoak, honela laburbildu du bertan esandakoa: “Ustez, erregai fosilen ekoizpenean izandako aurrerapenek –arbel-gasari eta arbel-petrolioari dagokienez batik bat– energi oparotasun aro bat dakarkigute, are AEBentzat independentzia energetikoa. Alabaina, Ipar Amerikan baliabideon produkzioa nolakoa izan den, eta haren muga ekonomiko, geologiko eta ingurumenezkoak zeintzuk izan diren osoki aztertuta, ikusten da itxaropen horiek, ezinbestean, ez direla beteko”. Arrazoi bi aipatzen ditu Hughesek horretarako. Alde batetik, ustiatu diren arbel-gas hobiak, orain arte, oso azkar agortu dira, eta horiek ziren hobi onenak; ez da espero hobeak aurkituko direnik. Bigarrenik, bestelako erregai ez-konbentzionalen (hareetako petrolioa, ur sakonetako petrolioa…) tegiak handiak badira ere, gaur-gaurkoz baliabide handiegiak behar dira horiek modu egokian ustiatzeko. Hots, ezinezkoa da erregai horiek merkaturatzea, gauden-gaudenean.

Deborah Rogers.

Deborah Rogers.

Deborah Rogers finantza-analistak idatzi du bigarren txostena: Shale gas and Wall Street (Arbel-gasa eta Wall Street). Hona hemen bere azterketaren zenbait ondorio:

  • Wall Streetek arbel-gasa lortzeko neurrigabeko zulaketak sustatu zituen. Ondorioetako bat izan zen prezioak ekoizpen-kostua baino txikiagoak izatea.
  • Arbel-gas eta petrolio erreserbak benetan direnak baino askoz handiagotzat jo dira. Kasurik onenean, benetan dagoenaren bi halako dagoela estimatu da; txarrenean, lauzpabost aldiz gehiago.
  • Gas naturalaren prezioa murriztu egin da, hein handi batean, gainprodukzioaren erruz. Horren helburua finantza-analisten helburuak betearaztea zen. (Ez legoke sobera gogoraraztea zein den Rogersen txostenaren azpititulua: Antolatua izan da gas naturalaren prezioaren beherakada?).
  • Nahitaezkoa da eskistoaren benetako balioa neurtzea. Gaur egungo politikak produkzio-aurreikuspen baikorregietan oinarrituta daude.

Labur esanda: frackingari –eta erregai ez-konbentzionalak ustiatzeko beste edozein teknikari– eman nahi zaion bultzadaren atzean espekulazio hutsa legoke, taxuzko analisi geologiko batek esaten baitigu erregai horiek ez direla izango gure energia beharrak asetzeko behar ditugun soluzio magikoa.

Beste eztabaida bat da frackingak eragiten duen kutsadurarena. Eta haren aldeko apustua noraino den galga klima aldaketaren aurkako borrokan. Eta agian ez ote behar genukeen, lehenbizi, gure energia beharrak zeintzuk diren hobeto finkatu.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila - [...] arazo asko eta errentagarritasun eskasa dakartza. Orduan, nolatan gabiltza oraindik haren inguruan bueltaka etengabe? Galdetegiaren [...]
  2. Jolastu frackingarekin baina asko zikindu barik, dio Europak | Mundua ez da biribila - […] fracking bidez lortutako gasa ez dela energetikoki oso errentagarria, eta hari horretatik tiraka, gauza bera esan daiteke epe ertainerako…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA