Mundua ez da biribila
Hasiera » Hedabideak » Profeta trakets baten iragarpenak (I)
Eka18 2

Profeta trakets baten iragarpenak (I)

Atalak: Hedabideak

Nola jasango du TVEk publizitatea kentzea?

Nola jasango du TVEk publizitatea kentzea?

Azken boladan lehia bitxi batean murgilduta nabil Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin. Berak ez daki, prefosta. Edo bai? Jokoa honela da: nik zerbait idazten dut espainiar telebista publikoaren etorkizunaz eta ZPren gobernuak, ia berehala, esandakoa baliogabetzen du, edo behintzat zaharkituta uzten. Onartu egin beharko dut: ez daukat etorkizunik prospektiba egile modura (a ze kontraesana in terminis!). Badaezpada, denbora pasatzen utzi dut nire hurrengo urratsa egin aurretik, Zapaterori astia emanez mugimenduren bat egin dezan, baina ez, nire zain dago agidanez.

Kontatuko dizuet. Apirilean esan nuen Europako erakundeek, oro har, telebista publikoen aldeko apustua egina dutela, eta hura sendo mantentzea izango zela joera nagusia, Frantziakoa bezalako salbuespenak salbuespen. Hala, Espainian ere, nioen neure inozoan, TVEk ondo babestuta edukiko luke bizkarra, sektore liberalenen asmoen kontra. Horrek esan nahiko zuen, besteak beste, Madrilgo Gobernuak ez zuela aintzat hartuko kate pribatuen aspaldiko eskaria: telebista publikoak ez dezala publizitaterik eman.
Hori idatzi eta oso gutxira, PSOEko agintariek esan zuten TVEren publizitate emanaldiak zeharo murriztuko zirela, den-dena kendu gabe ere. Kolpea duintasunez jaso nuen, eta lotsa gabe idatzi nuen murrizketa hori nahikoa kaltegarria izan zitekeela kate publikoentzat. “A, bai? Ba orain dena kenduko dugu, frantziar lagunek bezala”, erantzun zidaten Moncloatik. Metastasia abiadura ikaragarriz hedatu da: apirilean erabateko apustua zena publizitate arrastorik gabeko TVE izango da irailean.

Zergatik diot publizitatea kentzea telebista publikoa ahultzea dela? Bada, apirilean orain bezala, sektoreko dozenaka ahotsek aipatzen dituzten arrazoiengatik. Ez dut irakurlea nekatu nahi egunero hedabideetan agertzen diren albisteak errepikatuz. Datu bi baino ez: Espainiako Estatu Kontseiluak ohartarazi egin dio Gobernuari iragarkirik gabe RTVE “bazterreko” bihurtu daitekeela. AEBetako ereduan bezala, LTDan TVEk zortzi kanal izango dituen arren, pribatu bakoitzaren bi halako. Proposatu dituzten finantzabide alternatiboak nahikoa ote? Zalantzazkoa da. Bestetik, enpresa iragarleak biltzen dituzten elkarteek esan dute neurriak kolokan jartzen dituela 18.000 lanpostu. Gaur hau diot. Espero dezagun bihar bertan espainiar Gobernuak ez esatea besterik gabe RTVE desagerraraztea erabaki dutela.

Gauza gehiago neukan esateko, oso epe motzean gauzatuko den telebista-panoramaz. Ordainpeko LTD, kateen arteko fusioak… Baina luzeegi jotzen ari da hau, beraz hurrengo kapituluetarako gordeko ditut horiek. Eta harroago idatziko, horretan bai, momentuz asmatzen nabil eta. Tira, nik ez, nire iturriek baizik. Meritua haiena da. Akatsak, nireak.

2 Iruzkin

  1. jabi T. | 2009-06-19 at 14:56

    Grazia egin dit, Unai, zure artikuluak. Telebistako kontuak ez zaizkit asko interesatzen, baina artikluaren tonoa oso zintzoa da.

    Reply
  2. Unai Brea | 2009-06-19 at 15:38

    Ba zer esango dizut Jabi… mila esker. Eta adi, honek segid du eta! Interesgarriena iristeke dago oraindik (neuk ere publizitatea egin behar dut).

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Profeta trakets baten iragarpenak (II): publizitate-itzalaldiaz - [...] Rodriguez Zapaterok ez du TVEren desagerpena iragarri (irakurri joan den ostegunean blog honetan zer idatzi nuen). Momentuz bertako publizitatearena…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA