Mundua ez da biribila
Hasiera » Hezkuntza » Hezkuntza eskolatik kanpo
Ira16 0

Hezkuntza eskolatik kanpo

Atalak: Hezkuntza

Seme-alabak etxean hezi nahi dituztenen eskubidea aitortu du lehen aldiz Kataluniako legediak.

Seme-alabak etxean hezi nahi dituztenen eskubidea aitortu du lehen aldiz Kataluniako legediak.

Katalanez JILLE dira siglak. Euskaraz, geuk egindako itzulpenean, HAANJ izango lirateke. Alegia, Hezkuntza Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Jardunaldia. Irailaren 19an egingo da, besteak beste Katalunian, bertako Educar en Familia (Familian Hezi) koordinakundeak jakinarazi digunez. Aurtengoak esanahi berezia du beraientzat: Kataluniako Hezkuntza Lege berriak, diotenez, aurrerapauso handia egin du, lehenbiziko aldiz aitortzen baitu, bere 55. artikuluan hain zuzen, derrigorrezko hezkuntza ez-presentziala. Hots, eskola ez den beste eremu batean heztea umeak.

“Lehenik eta behin, jardunaldi honen helburua da gizarteari adieraztea gurasook badugula aukera geure seme-alabak geure kabuz hezteko, egokien iruditzen zaigun moduan”, dio Educar en Familiak, “lagunekin edo ingurukoekin gai honetaz hitz eginez gero, ia denek esango dizute eskola derrigorrezkoa dela. Aldiz, bai Espainiako Konstituzioak bai Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak, ezbairik gabe lehentasuna ematen diote gurasoek euren umeen hezkuntza mota aukeratzeko eskubideari”. Espainiako Konstituzioari dagokionez bederen, seguru nago eskubide hori eskola motaz ari dela, ez oro har hezkuntza motaz, baina tira…

Zorioneko 55. artikuluak Katalunia Europatik hurbilago jartzen du, Educar en Familiaren ustez: “Hezkuntza kontuetan sarritan eredutzat aipatzen diren zenbait herrialdek, Finlandiak eta Kanadak esaterako, eskolatik kanpoko irakaskuntza moldeak arautzeko bidea aurkitu dute, eta hango familia askok egin dute hautu hori, horrek inolako liskar sozialik eragin gabe”. Espainiako Estatuan, Katalunian izan ezik jakina –eta hor ere ikusi beharko da zer norabide hartzen duen legearen garapenak–, legediak ez du aurreikusten aukera hori. Honetaz gehiago jakiteko gogoa baduzue, jo ARGIAko erreportaje honetara. Educar en Familiako kide baten hitzak aurkituko dituzu bertan, besteak beste.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA